Epaltzaren Rock'n'roll amaittu nebanian ezeren barikan geldittu nintzan, ez 
nakan bila nebilena eta hor apalatei batean nakan bat hartu neban, neuk be ez 
dakitt noiz erosittakua.

    Joe! ederrak dira ezustekuak! Eibarko euskeria maitte dogunontzako 
zoragarrixa da Mogelen "Ipuinak" obra. Izan, fabulak dira, gehixenak Esopo-nak, 
60 hitz lauan jarriak eta beste 28 berba neurtuetan, errimatuak. Literatura 
aldetik gozagarrixak danak. Eibar-Markinako euskeria ezagutzen dogunontzako oso 
erraz leitzen da, eta hiztegi aldetik, esamoldetan... zoragarrixa.

    J. A. Mogeletik Peru Abarka da ezaunena, eta sorkuntza aldetik dudarik ez 
dago egile honen obra nagusia dala, baina, gustoak gusto, niretako "Ipuinak" 
hau olgeta-olgura-olgantza hutsa da, ezinbestekua. Ikaragarrixa.

    Xabier Altzibarrek edizio bihar ederra egin dau, eta bere sarrerian ("J. A. 
Mogelen alegiak") honelaxe diño: "Nire esker ona erakutsi nahi deutseet ... eta 
batez be Begoña Azpiri eibartarrari, Mogelen 250. urteurren ospakizunen 
ardunadun nagusiari, argitalpenerako bidea atondu dabeelako".  Aizu, Begoña, 
nire partez be eskerrik asko.

    it.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to