milesker, Leire; 

nire oroitzapenetan oinarritutako zurrumurruen zakua ahitu egin zait, eta 
aurrerantzean ricky martinen fan harena (bere zakurraren laguna), autoestopista 
mamuzkoa eta horrelakoak kontatu beharko ditut, ezagunagoak; 

dena den, euskal literatura ere zurrumurruz josia dago: harkaitz zubiriren 
"zakur kale"n bulego barruko zurrumurruak, auzokoak... zerrenda ederra dago; 
eta julen gabiriaren "foaf" ipuinean (mendigreenek apailaturiko "ipuin 
izugarriak" bilduman jasoa) hiri-kondairetako ohiko bi protagonista 
(autoestopista fantasma eta zure solaskide hurbila supituki hiltzaile 
bilakatua) literaturako ipuin bateko protagonista bilakatzen dira, literaturak, 
oinarri batzuk hiri-kondairan eta zurrumurruan eduki arren, haratago eramaten 
baititu, bestelako eremu batera, hobea

ez zaizu iruditzen, andereño? (lehengo mundakarrek "maixu" deitzen zidaten; 
baina aurtengoek "andereño"; ez dakit zer doan gainbehera, gazteen euskara ala 
nire gizontasuna)
  ----- Original Message ----- 
  From: leire narbaiza arizmendi 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Thursday, January 08, 2009 9:09 PM
  Subject: [eibar] Markos irratixan (lehen: Kalakan. Lehen: 
Israel-Palestinaamama)


  Aupa, Markos
  Goiz batzuetan entzuntzen detsut euskadi irratixan, eta fenomeno pasatzen 
dot. Gaur zurrumurruena gustau jata, batzuk entzunda nittuan, Arzallusena 
askotan! Krak bat zara!
  leire, fan


  2009/1/8 markos zapiain <mzapi...@euskalnet.net>

    egia da, superrandoni, eztabaidak pilo bat gara daitezke; eta josu, hor 
duzu bloga, kalakan esan barik eta kuadernoan penaz utzi behar izan dituzunak 
botatzeko; 

    telebistak baditu ezaugarri ederrak, baina edozein kalakariri galdetu eta 
ia beti aurkituko duzu askoz ere luzeagoa eta zabalagoa dela prestatutakoa gero 
adierazi ahal izan duzuna baino, beti dago frustrazio hori; horixe du 
telebistak 

    ez dago bloga lakorik esan gura duzuna zehazki esateko, oso nekatuta ez 
bazaude behintzat



    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to