Duela zenbait hilabete, talde bat lanean ari da Eibarren. Helburua,
herritarrek herriko erabakietan parte hartzeko moduak artikulatu eta
bideratzea, batez ere Udalari begira. Zenbait kontaktu egin dira
Udalarekin eta emaitza positiboa izan da.

Lehenengo fase honetan gaian interesa luketen herritarren bila ari
gara. Oraingoz ez dago konpromezu sakonik, gaia interesatzen zaizula
eta neurriren batean (txikian bada ere) parte hartzeko interesa duzula
adieraztea besterik ez. Horretarako informazio gehiago helbide
honetan:

http://groups.google.com/group/eibar-herri-mahaia/web/herritarren-partehartze-mahaia

Mesedez hartu minutu bat eta interesatzen bazaizu eman zuen izena hor
azaltzen den helbide horretan.

Interesa lukeen beste eibartarrik ezagutzen baduzu, eskertuko genuke
mezu hau bideratzea.

Eskerrik asko.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to