DVkrazia da Diario Vasco irakurriz egiten den demokrazia. Ez dut
nobedaderik kontatuko, baina hona hemen beste adibide bat:

Martxoaren 8an pilota partidu ikusgarria izan genuen Eibarren:

BENGOETXEA VI- BELOKI       vs   -   MTZ. DE IRUJO-GOÑI III

Irujo eta Goñik irabazi zuten  16-22.


Egun hartan partidura presaka etorri zen batek furgonetaren motorraren
karterra utzi zuen Makazkua kaleko eskilara ertz batean. Olio arrastoa
gelditu zen bidean Photosintesis dendaren pareraino. Han gelditu zen
itxura batean furgoneta ez aurrera eta ez atzera. Partida bukatu
ondoren deitu zioten garabiari eta etxera joan ziren arratsalde ederra
pasata.

Nik ere arratsalde entretenitua pasatu nuen, lehenengo apurtutakoa
ikusi eta olioarekin labain egin nuen, gero furgoneta Calbeton kalean
utzita. Ondoren Joseba zerrendakide udaltzaina errudunaren bila eta
bukatzeko garabia furgoneta jasotzen.

Eskilaren ertza apurtuta egon da ordutik hona. Ez zait luze egin, ez
da hiru astera ere iritsi. Baina hara, gaur goizean Morquechok
argazkia atera du DVn, beste hainbeste gauza moduan, hori ere
konpontzeko dagoela eta abar:

http://www.flickr.com/photos/garaolaza/3385369049/

DVkraziak funtzionatzen duela frogatzeko, arratsaldean argazkia atera
diot toki berari:

http://www.flickr.com/photos/garaolaza/3386164710/

Konponduta, egun erdiko epean!

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to