Aupa, Antolatzaileetako bati galdetu diot, eta ez da flickerren arazoa izan, ez da arazo teknikoa izan.
Hainbat komunikabidetan azaldu da Korrikaren eta AEKren kontra salaketa jarri dutela zenbait talde ultrek, eta, abokatuek gomendatuta, galeria ezabatu zen, Korrika bera ere arriskupean baitzen. Dena dela, argazkiak eduki, badituzte, eta saiatuko dira jasotzen dituzten eskariak bideratzen. Izan ongi: mikel urdangarin _____ Nork: eibartarrak-boun...@postaria.com [mailto:eibartarrak-boun...@postaria.com] Noren izenean: Oier Araolaza Bidaltze-data: lunes, 06 de abril de 2009 23:12 Nori: Eibartarrak zerrenda Gaia: Re: [eibar] Korrika16 Julen-ek esandakoa bada, arrakastaz hil dela esan daiteke. Baina horren inguruko azalpen bat ez litzateke gaizki etorriko, korrika.org-en adibidez. Izan ere, egunero 30.000 bisitari izaten ari baziren, ziur gaur hortik gora izango zirela, eta denak frustratuak. Nik argazkiak aurkitu izan banitu, haiek ikusi eta ez nintzake berriz itzuliko, baina ez dudanez nahi nuena ikusi, gaur bertan 3-4 aldiz egin dut ahalegina. Denek berdin egin badute, gaur 30.000 bisitari beharrean 100.000 bisita-ahalegin generatu dira... Ea argitzen den zer gertatu den. oier. 2009/4/6 Josu Mendicute <josumendic...@gmail.com> Ya... baina zergaitik, ordea? j. 2009/4/6 Gari Araolaza <g...@eibar.org> AEKko batek Twitterren esan didanez, "Antolatzaileek beraiek kendu dituzte" http://twitter.com/bontxi/status/1462058104 Gari 2009/4/6 Oier Araolaza <o...@dantzan.com>: > > Hemen zeuden lehen argazkiak: > http://www.flickr.com/photos/korrika16/ > > 2009/4/6 Oier Araolaza <o...@dantzan.com> >> >> Pasatu zan Korrika 16 Eibartik, bai azkar pasatu ere, ziztu bizian! >> Untzaga plazan izugarrizko jende pila zegoen zain, eta korrika ere asko, >> jende asko pasa zen. Joan ginen Toribio Etxebarriaruntz, deportiboaren >> erreleboa egitera eta ostras, ziztu bizian zetorren korrika. Badirudi halako >> batean berandu zebiltzala konturatu eta furgonetak azeleradorari sakatu >> ziola. Untzagatik lehenengo bueltan mila lagunetik gora pasa baziren >> korrika, esango nuke bigarren bueltan ez zirela 50era iritsiko. Atzera >> begiratu eta Tourmaletean gora bezala, jende errosarioa, mingaina kanpoan >> eta ezinean. >> >> Korrika16 izenean argazkiak sareratzen aritu dira flickren korrikak iraun >> duen bitartean. Zapatukoak ikusteko asmotan sartu naiz eta kontua itxita >> dagoela. Argazki bat bera ere ez dago: "This member is no longer active on >> Flickr". Inork badaki zer gertatu den? >> >> oier. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.