Zapiaien aurreko mezuan kontura (idazten dogu gura doguna gura dogulako) 
beste liburu batekin akordatu naiz, orain gutxi eskutartian izan dotena, hauxe: 
 El País Vasco / Pio Baroja. -- Barcelona : Destino, 1953. -- 519 o., 6 map .-- 
Guías de España saila.

    Zergatik da interesantia? 1953 horretan sortua eta argitaratua, Pio 
Barojarentzako, Frankismo gonenian, lasai asko, zazpi probintziak diralako, eta 
horretxek dira liburuan kapituluak. Eta frankismoan bertan lasai asko lau-bost 
edizio izan zittuelako. Ez zeuan batere problemarik. Beste gauza bat da 
lurralde horretaz eta euskaraz, esate baterako, emoten daben ikuspegia.

    Baina aaaamigo, Espainian 1978an erabaki zeben "El Pais Vasco" bakarrik 
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zirala, eta orduan liburu hau, ai, alde batetik 
"Pais Vasco"aren gida moduan zaharkituta gelditu da, baina horrez gain, bai, 
politikoki espainolentzako zeharo ezerosoa da. 1978 horretatik aurrera edizio 
bat izan dau Madrilen, 200 orrialde ingurukua (susmatzekua), eta beste bat non 
eta Txalapartan, Tafallan (2. ed.? 2007an), zeozerrengatik, dinot nik.

    Ikusiko dogu hemendik aurrera zelako "memoria" lantzen doskuen, 
dokumentalen bitartez eta, ETBn, emoten deskuna, eta emoten ez doskuna.

    . 

  ----- Original Message ----- 
  From: markos zapiain 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Wednesday, May 06, 2009 4:46 PM
  Subject: [eibar] gustavo adolfo bécquer


  elaiengatik zaigu ezagun, baina borbondarrei buruzko gidoi pornoak ere idatzi 
zituen, anaia valerianok ilustraturik

  zentsura ezarri izan dute testuon gainean estatu arrazoiengatik 
(kar-kar-kar), baina zibertxoko honetan bada lagin interesgarri bat:

  http://www.20minutos.es/galeria/3057/0/0/


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to