Pelikula horrengaittik izan zan.
Oin etb1-n hasi dira pelikula nahiko barrixak emoten euskeraz. Baiña
soziolinguistikaz tautik be ez dkiz¡xenez, oin be hankia sartzen. Akordau
besterik ez dozue "Harry Potterrekin"
Gertatzen da pelikula "barri" hórrek etb2n estreiñatzen dittue, gero ostian
etb1en. Ze gertatzen den? 2 -3 asteko tartiakin botatzen dittue, eta neri
pasau izan jata erderzkua ikusi barri nekalako, gero euskerakua ikusi ez.
Batzuk ala bestiak...antzeko pareko
leire

2009/5/28, Gari Araolaza <g...@eibar.org>:
>
> 2009/5/28 Imanol Trebiño <trebi.a...@euskalnet.net>:
>
> > baina ETB2an pelikula bat euskaraz bota eben, eta ointxe pelikula
> > bat ingelesez espainolezko azpititulurekin.
> >     Ze logika dagoen baakizue??
>
>
> Nik ez dakit ez ote den goiz, oraindik ez ziren aklaratuko eta.
>
> Nik ere zapping une pare baten ikusi nituen filma horren zatiak, eta
> konturatu nintzen batzuetan ingelesez eta besteetan espainolez ari
> zirela, ingelesez zebiltzanean azpitituluekin.
>
> Joan naiz programaziora begiratzera eta kontua da atzoko filmaren
> izena "Spanglish" zela.
> http://es.wikipedia.org/wiki/Spanglish_(pel%C3%ADcula) .   Hau da,
> badirudi  pelikula elebiduna zela. Yankien azpitituluak ingelesez
> ikusiko zituzten, eta guk alderantziz.
>
> Izan ere, hizkuntza kontuak azaltzen direnean filmetan, bikoiztean ez
> dira konpontzeko errazak izaten, adibidez:
>
> Demagun cow-boy bat El Pasotik aurrera Mexicora iristen dela. Teoriaz
> bera ingelesez ari da nahiz eta guk doblajean gaztelaniaz entzun.
> Demagun mexikar batekin ulertzeko zailtasunak dituela, berak ez
> dakielako espainolez eta mexikarrak ez dakielako ingelesez. Egoera
> absurduak izaten dira, beti esaten dute "No hablo su idioma", "No
> hablo español" esan beharrean, eta guretzat biak ari dira hizkuntza
> berdinean!
>
> Horrelakoetan nire antena diglosikoak piztuta egoten da eta egoera
> horiekin barre pixka bat egiten dut. Zergatik ez ote dituzte filmak
> azpititulatuko, pentsatzen dut barnean.
>
> Imanol, eta zein pelikula bota zuten ba, euskaraz?
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to