Gaurko beste zerrendakide berria Jokin Azpiazu da, 
<mailto:normandu...@pimienta.org>normandu...@pimienta.org

Hor behean bidali duen aurkezpena. Ongi etorri Jkn, idazteko, badakizu --> 
eibartarrak@postaria.com


---


Nire izena Jokin Azpiazu Carballo da. Eibarren jaio izan arren Ermuan
bizi izan nintzan 16 urte nittuanerarte edo. Orduan Eibarrera etorri
nintzan eta gero hamendikan alde in neban Bartzelonara denboraldi
baterako. Duela denbora bat bada barriro bueltan nauala Eibarren. Ontxe
momentuan 27 urte dittudaz, langabezian nau nagusiki, nahiz eta batzutan
hamen edo han lanen batekin lagundu. Ziberespazioan ibiltzen naz galduta
ahal doten danetan, garai baten nere proiektu musikala azaltzeko
orrialdetxo bat ein neban baña azkenaldixan ez dau oso aktibo
(http://marmar.pimienta.org). Musikia eitten dot beraz, musika
esperimentalan eremuan mugitzen nazela esan leike, baña bestelako estilo
asko jorratu izan dittudaz eta are gehixau jorratzia gustauko jatan.
Ahal doten heinian herrixan bizitza kulturalian eta politikuan
aportatzen saiatzen naz, kontzertu, emanaldi eta hitzaldixak antolatuz
eta baita jaixetan Txosna Gunian gauzak antolatzen lagunduz... Beste
mila gauza egin izan dittudaz be, baña berebiziko garrantzixa dakan
larregirik ez.

Zergattik nahi doten zerrendan parte hartu? Ermuko batentzat
"Eibartarrak" deitzen dan zerrenda baten parte hartzia oso golosua eta
probokatzailia dalako!

Besterik barik, imaginatzen dot nahikua izango dala! Ondo segi ta
ikusiko gara, edo hobe esanda alkar irakurrikou!

Jkn 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to