2009/6/23 Imanol Trebiño <trebi.a...@euskalnet.net>: > Ba-ba-ba-ba ;-) Oso erraza da barren! Gasteizen zaoziela Avenida > Gasteiz hartu eta bukaeraraino (Amerika Latindarraren plaza), hor hartzen da > urtekeria edozein tokitara joateko (Madril, Donostia, Bilbo, Honolulu, > Eibar, Senegal...). Urtetzen dozuela aireporturuntz juan eta hortxe dozue > bidea AP-1 hori hartzeko. Hortxe seinalizatuta dago, "ondo seinalizatuta" > ete dan ja ez dakit.
Dakienarentzat bai, oso erraza da. Orain ni oso ondo konpontzen naiz Gasteizen, baina seinalerik ez dut begiratzen. Izan ere, seinaleak ez dakienarentzat jartzen dira. Gasteizek bi arazo ditu: - Irteera aldrebesak. - Seinalizazio falta. Demagun irteera konplikatua dela. Seinaleak egonez gero, tontoenak ere lortuko luke ateratzea. Baina seinalerik gabe, KK. Gasteiz ezagututa ere, sarritan atera naiz despistatuta Arkaute aldera. Mekauen! Handik ezkerrera hartu, Zurbao, Gamarra eta berriz N-240 hartzera kabreo ederrarekin! Orain, Gasteizen bide guztiak ikasi ditudanetik, gehien izorratzen nauena da zenbat denbora behar den hiritik ateratzeko. Zenbat denbora behar den adibidez Manuel Iradier kaletik Eibar aldera etortzeko (eta zenbat buelta egin behar diren!), edo aipatzen duzunez Imanol, Avenida guztia pasatu, Amerika Latindarraren plaza zeharkatzen, eta Lakua bukaeran autobidea hartu arte. Ernegatu egiten naiz hainbeste denbora ondoren oraindik Lakua hotelaren aurrean nagoela ikustean. Eibar-Gasteiz 30 minututan egiten dutela esaten didatenei nere erantzuna izaten da: "Ba, 30 minutu Azitaingo biribilgunetik Gamarrakora, baina Eibartik ateratzeko 10 minutu eta Gasteizen sartzeko beste 15 bat seguru!" Aldiz, Boulevard merkatalgunetik, segituan ateratzen zara Eibar aldera! ;-) > Ez dakizue kapitaletan ibiltzen ;-) [Ni Bilborekin ez naiz ezta ausartzen] Hor bai, herritarrak vs. hiritarrak, goleadaz irabazten dugu. Nire teoria da (eta onartuko didazue jeneralizazioa) Eibar, Arrasate, Ondarru edo Zumarragako jendea Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean ondo konpontzen dela. Badaki bidea aurkitzen. Bizitza osoan sarri joan izan gara hirira (eta gainera hiri desberdinetara): azterketak egitera, medikura, dentistarengana, haziendara, zinera, diputaziora eta besterik gabe paseatzera. Donostiarrak aldiz, Ataunen galdu egiten dira. Elgeta aipatu eta, "Ah! hori zer dago, Tolosa inguruan, ez?" Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.