Ni testuaren jatortasun linguistikoak utzi nau txundituta. Normalean gaztelaniaz ere ikaragarri gaizki idazten dute.

Edo idazleak ertzain sartu dira, krisi sakon garaiotan, edo, seguruenik askoz okerragoa dena, poliziak ondo idazten hasi dira. Beldurtzekoa: atxilotzen zaitu mozkortuta gidatzeagatik (edo kartel filoterrorista bat eramateagatik), akaso rekuerdo bat uzten dizu zure gorputzaren atalen batean, eta gainera zureari buruzko txostena zuk edozein gauza baino askoz dotoreago idazten du.

hau mundu arrano hau!

Mkl

----- Original Message ----- From: "Iban Arantzabal" <iarantza...@goiena.com>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Tuesday, September 15, 2009 11:05 AM
Subject: [eibar] Atxilotuta ausarkeriaz gidatziarren herrigunian


Ertzaintzaren ohar batetik kopiatua:

-----------
Eibar, ausarkeriaz gidatzeagatik atxilotu dute
Eibarreko ertzain-etxeko agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo
trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana egotzita, N-634
errepidetik ausarkeriaz gidatzen ari baitzen. Atxilotuak positibo
eman zuen alkoholemia probetan. Gehienez 50 km/h-ra joan daitekeen
tarte batean abiadura handiz eta, debeku-seinalea errespetatu gabe,
hainbat ibilgailu aurreratzen zihoala harrapatu zuen patruila batek.

Gertakaria atzo (astelehena) gaueko hamabiak laurden gutxiagotan jazo
zen, Eibar (Gipuzkoa) udalerrian. N-634 errepidetik zihoan
Ertzaintzaren patruila batek maniobra egin behar izan zuen, kontrako
norabidean, Donostiarako noranzkoan, zihoan ibilgailu batekin aurrez
aurre elkar ez jotzeko. Ibilgailua abiadura handiz zihoan, gehienez
50 km/h-ra joan daitekeen tarte batetik. Gainera, auto horretako
gidariak zenbait ibilgailu aurreratu zituen, debeku-seinalea
errespetatu gabe eta gainerako gidarien segurtasuna arrisku larrian
jarrita.
Egoera horren aurrean, patruilak buelta eman zuen eta autoari segika
hasi zen. Denbora gutxira, ibilgailua aparkaleku batean aparkatuta
aurkitu zuten. Barruan bi pertsona zeuden eta agenteek identifikatu
zituzten. Gidariak alkohol usain handia botatzen zuela baieztatu
zuten ertzainek, eta, auto barruan, hutsik zeuden hainbat garagardo-
lata aurkitu zituzten. Ebidentzia horien aurrean, agenteek gizonezkoa
atxilotu zuten, trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana
egotzita.
Atxilotuak (30 urte) positibo eman zuen alkoholemia probetan eta
polizia egoitza batera eraman zuten, beharrezko eginbideak burutzeko.
Ondoren, aske utzi zuten eta, deitzen dutenean, epailearen aurrean
agertu beharko da.
------------

Iban
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to