gure etxian ez da larregi ospatu, baina aitxitxak, behintzat, arimen
osteko bigarren astelehenian, beti.

aurten 16xan egingo zeban afarixa; hori seguru.

asier


2009/11/11 Mikel Larreategi <larreat...@eibar.org>:
> Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
> azaren 11a 11:57):
>>
>> Orain urte batzuk atera genduan posta zerrenda honetan Gaztainerren noiz zan
>> argitzen zuen Juan San Martin-en testu bat:
>> http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak
>>
>> San Martin-ek bere garaian ezagututako diskusiño bat argitu nahi zaban
>> horrekin. Autua hauxe zan:
>> - Batzuren ustez Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehenean ospatzen
>> da Gaztainerre
>> - Beste batzuren eustez Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehenean
>> ospatzen da Gaztainerre
>>
>> Kontua da normalian ez dala problemarik izaten bi ekuaziuak aplikauta
>> astelehen berbera tokatzen dalako Gaztainerre, baina bospasei urtetik behin
>> suertatzen da diferentzia, eta aurten tokau da!!!
>>
>> Aurten Domu Santu eguna (azaroak 1) domeka izan da eta Arimen Eguna (azaroak
>> 2) astelehena. Beraz...
>> - Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 9an izan da.
>> - Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 16an izango da.
>>
>> Biba, badaukagu diskutzeko aukeria!!!
>>
>> Juan San Martinek epaia eman zeban: "Iritziak iritzi, Arimen egunetik
>> bigarren astelehenean ospatzen da". Baina, eztabaidaren onurak ere aintzat
>> hartzen zituen: "Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen
>> bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat,
>> duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen."
>>
>> Astelehenean jakin nuen gure gurasoek afaria zutela soziedadean.
>> "Gaztainerre?" galdetu nion amari. "Ez, bueno, gaur ez omen da, baina bueno,
>> gaurko geratu gara...". Ez zuen eztabaidarik nahi izan, baina afaltzera joan
>> ziren. Guruzetaren doktrina izango da.
>>
>
> Gure etxian arimen egunan osteko bigarren astelehenian ospatzen da.
> Hori bai, gure aitxitxak itxuria azaroko astelehen guztietan ospatzen
> zeban. Badakizu, baezpada.
>
>
> Mikel
>
> --
> Mikel Larreategi
> http://eibar.org/blogak/erral/es
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to