Ondo atera dadila aurkezpena, zorionak zuen lanagatik, eta besarkada
handi bat Serafini.

X.

El 17/12/2009, a las 15:38, Asier Sarasua escribió:

berandu samar nabil.

Atzo albiste bat kaleratu genduan EibarOrg webgunian (behian
kopixauta), baina ez dogu ezer esan zerrenda honetan.
http://eibar.org/albisteak/www-eibarko-euskara-com-webgune-
berrituaren-aurkezpena/

Gaur arratsaldian aurkeztuko da jendeaurrian eibarko-euskara.com
webgune barrixa. Eibarko udaleko euskara eta kultura departamentuan
webgune barrixa (edo barriztutakua).

4 atal nagusi:
- eibarko hiztegi digitala (lehen be bazeguan, baina barriztuta eta
orraztuta)
- eibarko argitalpenak
- eibarko euskerian inguruko albistegixa, EBPN, eta udalan inguruko
informaziñua
- eta ahozko ondaria, gehixenbat Ahotsak barruan jasotako informaziñua
eta lekukotasunak (eta eibartarren ahotan proiektura lotura bat)

Eta amaitzeko, udalak omenaldixa egingo detsa Serafini, euskerian alde
egindako lan guztiangaittik.
Oin dala urtebete eibarko euskalgintzan omenaldixa jaso zeban;
gaurkuan udaletxiana.
Ondo merezitta.
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2008/11/20/serafin-
basauriri-omenaldia
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2008/12/30/serafinen-
omenaldiko-argazkixak/

Tira, gaur be, omenaldixa jaso arren, biharrian egongo da Serafin,
zelan ez.. ;-)

arratsaldeko 7etan Portalean.

Asier

---------------

http://eibar.org/albisteak/www-eibarko-euskara-com-webgune-
berrituaren-aurkezpena/
www.eibarko-euskara.com webgune berrituaren aurkezpena
EibarOrg 2009/12/16

   * Euskara
   * Internet

Eibarko udaleko euskara eta kultura sailak bere webgune berritua
aurkeztuko du bihar, abenduaren 17an, arratsaldeko 7etan Portalean.
Besteak beste, ondorengoak bilduko ditu: Euskararen inguruko
albisteak, Eibarko Hiztegi Digitala, Eibarko argitalpenak eta Eibarko
euskararen lekukotasunak.


Eibarko Udalak, Euskara Mintegiarekin elkarlanean, Eibarko-euskara.com
webgunea berritu du. Lehendik ere sarean dago eta bertan aurkitu
daiteke Eibarko Hiztegi Digitalaren lehenengo bertsioa eta Eibarko
argitalpenen katalogoa. Baina azken urteko lanaren ondoren, webgunea
erabat berritu da, egitura eta atal berriekin hornituta.

Webgune berriak ondorengo berrikuntzak izango ditu:

   * Eibarko Hiztegi Digitala. Toribio Etxeberriaren lana oinarri
hartuta, Eibarko Hiztegi Etnografikoko hitzak gehitu dira,
gaztelaniazko baliokideak gehitu eta zuzendu, eta baliabide berriak
gehitu zaizkio. Hitzen fitxa lexikalak egokitu egin dira eta, gainera,
sarrera bakoitzari argazkia eta bideoa gehitzeko aukera izango du.
   * Eibarko Udaleko Euskara eta Kultura Sailaren albistegia ere
izango du, euskararen inguruko berriak bilduko dituena. EBPNaren
inguruko informazioa ere izango du.
   * Eibarko Ahotsak proiektuaren barruan egindako grabazioen
inguruko informazioa ere webgunean txertatuko da. Ahotsak.com
proiektuaren barruan egin da bilketa-lana.

Eibarko udalaren laguntzaz eta sustapenez, 8 laguneko lantalde batek
jardun du lanean, Ane Sarasketaren eta Serafin Basauriren
gidaritzapean. Lan teknikoa KAM enpresak egin du.

Webgunearen aurkezpena, abenduaren 17an, eguenean, Portaleko Areto
Nagusian 19:00etan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to