Eusko Jaurlaritzak diño:

HIES-a gaixotasun hilkor moduan ulertzen ez danetik, jendiak, bereziki gaztiek, 
beran prebentziñorako alarmia jeitsi dau. Datuek hala baieztatzen dabe. Hori 
dala ta kanpaña barri bat jarri dabe martxan. Hiru preserbatibo euro baten 
trukian emongo dabez hainbat farmaziatan. Hamen artikulua, eta argazki kutre 
bat:

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100610/mas-actualidad/sociedad/osakidetza-ofertara-preservativos-jovenes-201006101318.html

Bueno, neri oso ondo pentsatzen jata, baña, kanpañiari berari begiratuta: Ze 
neurri kutre da hori? Arazua benetan larrixa da, horrek kondoiak oparitu ein 
biharko zebezen. Ta gañera ikusitta "los jóvenes también plantean problemas 
para comprar condones y para proponer su uso a la pareja", igual kondoiok 
farmazietan jartziak ez dau asko aldatuko gauzia...

Baña, fondoko fotuari begiratuta, ta esango dozue obsesionauta nauala kanpaña 
publizitarioekin: Hiru gizon gazte eta itxura oneko (katxitas) bakoitza hiru 
kondoiekin. (Bederatzi danera). Nik hor ikusten dotena da: Jende normalak ez 
dau kondoirik bihar, bakarrik asko ligatzen daben guapissimo horrek, aktibidade 
sexual mugagabekua dakatelako. Jende potoluak, txikitxuak, zatartxuak ez dauz 
bihar, A) Ez dabelako larrurik jotzen B) Oso noizian behin eta "konfidantzako 
jendiakin" jotzen dabelako. 

Ondo pentsatzen jata kartelian gizonak bakarrik dauzela, izan da be, askotan 
emakumian eskutan jartzen da prebentziñuan kontua, jakinda aldez aurretik 
emakumiek botere gutxiau eukitzen dabela harreman sexualak negoziatzerakuan 
(hori ez diñot nik, hainbat ikerketa dauz, EAE-n bertan eginak). Baña puntu 
baten nik diñot: Lesbianak) A) Ez dira esistitzen B) Ez dabe larrurik jotzen D) 
Bai jotzen dabe baña ez dakez arrisku praktikarik, laztandu eta musukatu 
bakarrik eitten dira. 

Nik batzutan aluzinau eitten dot nola suposatzen dan osasun zerbitzu aurreratu 
bat dakagula, gañera diru dexente eskaintzen jakela kanpaña haueri eta azkenian 
emoten dau edozeinek mozkorraldi baten euki daben ideia batetik sortzen dirala 
kanpañok, hausnartu barik, pentsatu barik...

Ta kontua da azkenaldixan berba asko ein dotela lagunekin honen inguruan, duela 
hamar urte eta gaur gaztiek dakaun ikuspegixa HIES-an ingurukua, prebentzioan 
ingurukua edo preserbatibuen ingurukua txarrera aldatzen dabilela uste 
dotelako. Holako osasun eta politika arduradunekin, normala pentsatzen jata.

Jokin, flipauta ta pelín indignauta

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to