Imanol Trebiñok:
> Herri gehienak dira
> benetan ederrak
> Bunifaziutik hasi,
> Sarte ta Cortera;
> Aghjacciu, Porto Vecchio,
> Calvi, Zonza, Chenza,
> nonahi aurkitu ditut
> milaka sorpresa.
>
> -    Osuago ikusi heban, zer egin najuan nik? aste bat edo bi? ez gehixago,
> ega gainera ipar-sortaldian geldittu ginuan.

Guk be ez juagu osorik ikusi.
Nere ustez, Korsika ondo(-edo) ikusteko, 5 aste inguru bihar dira.
Guk 23 egun egin doguz. Eta uharte erdixa ikusi dogu: hegoaldia
(Bunifaziu-Sarte), erdialdia (Corte) eta mendebaldia (Porto-Calvi).


> Itsasoa turkesa,
> harea zuria,
> dontzeilak, buztanbeltzak,
> eta manta-arrainak.
> Snorkel egiteko
> hondartzak nahi aiña,
> antiejuak ipinita
> salto igerira.
>
>   - Snorkel? Zer dok hori? Hanburgesa marka barrixa? ;-) Ez ura, ez,
> bainotxo bat eta justu esateko han be bainau nintzala, baina murgil eta ur
> azpian ze arrainak dagozan... ez, ni lehorrekua nok.

ba, lihorreko jendiandako be zoragarrixa dok Mediterraneuan murgil
eittia. Ume, zahar eta gazte; baitta igarixan justu-justuan
dakixenendako be. Antiejuak eta tubua hartu eta dzanga! Ur garbixa,
olaturik ez, tenperatura ona, arrain ugari...
5-6 urteko umiendako flipantia da manta-arrainen artian igarixan
ibiltzia, hondartzatik 100 metro eskasera. Edo ogi apurrak uretara
bota eta ehundaka (milaka) arrain zure azpixan jira-bueltaka ikustia.


> Korsikarrek badute
> bertako hizkuntza
> nahiz eta egiten den
> gutxi edo hutsa.
> Guk erabili arren
> "Bon ghjornu" agurra,
> "Bon Jour" izan da beti
> euren erantzuna.
>
>   - Bai, neuk be inpresiño bera. Euskaldunoi gustau be gustau egitten jaku
> halako turismo politikua egittia, Ipar Irlandara juan hango muralak atzian
> dittugula fotografixak egittera. Eta emoten jestak Korsikan ez dagoela
> halakorik. Saltsa politikua ba ei dagok, baina kaletik ibillita behintzat ez
> dok ikusten, eta bertako hizkuntzaren presentzixa... neuk be ez najuan
> igarri, bapez.

Hutsan hurrengua. Egixa da abuztuan eta tokirik turistikuenian ibili
garana. Seguru asko, neguan juan ezkero beste inpresiño bat hartuko
genduan. Baina esango neuke Korsikera erdi-hilda dagola. Ez bada
hilda. Gai horretaz lasaixago eta luziago idatzi nahi dot tarte bat
dakatenian.


> Oporren biharamona
> ederra izanik,
> itzultzeko gogoa
> daukagu bizirik.
> Hainbat txoko ikusteko
> dauzkagu oraindik;
> berriro joango gara,
> baina ume barik.
>
>   - Ah txikito! zer pentsatzen heban! umiak hik gura duana egitteko etorri
> dirala mundura? Mendian ibilli gura eta umiok egun metro egin eta ez dabela
> protestatuko? Museo baten sartu eta segiduan "eta noiz urtengo dogu? eta
> noiz urtengo dogu? eta ...?" ez dabela esango?

> Baina, hi, umiak dittuk!

Bai, Umiak dittuk.
Horretxegaittik: hurrenguan Korsikara ume barik.

Korsikako plana gogorra da 5-6 urteko umiendako. Mendi asko, karretera
txarrak.. Eurak ondo pasau dabe, baina nekatuta bueltau dira. Baina,
tira, holako kontuetara be ohittu biharra dake.

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to