Toribion Lexikoian: "Ungrianuak: Gitanos de Centro-Europa que hacían bailar el oso. De los gitanos que hablaban vascuence se decía "motxallak", esquiladores. Sarri agertzen ziran lenago, ungrianuak artzari dantzan eraitzen".
Horixe diño. "Sarri agertzen ziran lehenago", eta guk, 20-60 urtien bueltan garenok, ez ezagutzeko arrazoia posturia egingo neuke Espainiako gerra eta Europako gerra "mundialekin" eta ondorengo "Burdin hesiarekin" dagoela lotuta. Oin, muga politiko (eta guztiz erreal) hórrek jausi diranian hasi dira barriro mendebaldeko Europa honetaraino etortzen. Frantziarrak bota egin dittue baina ez dot uste luzaro geldittuko diranik átzera bueltau barikan. Oin dala 100 urte arruntak ei ziran inguru hónetan, eta gaur egun mugitzeko askoz erraztasun haundixaguak dagozala, honaino mugitu barikan geldittu? Ez dot ba nik horixe sinistuko. Orduan gure ekosistema (istilutxuaren) zatia ziran eta aurrerantzian be izango dira, gure paisaian zatixa, gura edo ez. Atzera ikusten ditturanian, oindik ez jata tokau, jakinikan be arazuak sortuko dirala, pentsauko dot: "Tira, normalidatera itzuli gara". Trebi.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.