Sarasuak ekarri dau kontua bere blogera 
(http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2010/10/07/eibarko-memoria-historikoa-sic/)
 eta horregatik jakin dut. Eskerrik asko.

    Honetaz luze jardun dogula eta jardungo dogu. Badirudi mugitzen hasi 
direla, baina noraino dan "hasi" hori. Bideua ikusitta emoten desta plan zabala 
eta literatura askokua dala, gero nik obrak ikusi gura dittut, toki batian edo 
bestian. Badaezpada, ez naiz fio, badakidalako batzuk horretan interesa dakela 
esan arren atzetik kontua zenbat eta gehixago atzeratu hobe eritziko detsela.

    Bideuan, ikusle moduan, Jesus Gutierrez ikusten da. Ezagutzen doten 
apurrian bai emoten desta bera fidatzekua, baina ez dakit barku horretan 
gidaritza taldian dagoen, azken txoa dan edo barkutik kanpo dagoen.

    Sarasua ez zan asko fidatzen eta, hasiera batian, neu be ez. Horrenbeste 
urte ezer egin barikan pasa badira ez da izan kasualitatez.

    Ima
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to