Oraindik asko faltako da, baina badirudi zer edo zer egin dela orain
dela ia 4 urte, hauteskunde programan, (
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20070830/guipuzcoa/casco-urbano-eibar-contara-20070830.html)
 agindu zen Wifi sare publikoa martxan ipintzeko.

Esleipen deialdia ikusi dut gaur:
EIBARKO UDALAREN WIFI SARE PUBLIKOA ERABILTZEKO, USTIATZEKO ETA
MANTENTZEKO LAGAPENA EGITEA.

Besteak beste, Udalaren wifi-a edo sare publiko horren ustiapenaren
adjudikaziodunak udalari ordainduko dion zenbatekoa eskaintzan
jasotakoa izango da, baina inoiz ere ez da 23.268,80 euro (gehi BEZ)
baino gutxiagokoa izan kontratuaren hiru urte horietarako.

Deialdia hemen:
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2010/10/25/e1011899.htm

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to