Juan ez zinienok ez zenduen ez ezer galdu ba! Ha bai abentura!

    9:30tan lotzen gara eta 10:00tan abixatu. Ordurako efektibo bat galdu dogu, 
Juanjo Araolaza hara jun eta gero laga bihar gaittu etxetik edo deitzen 
detselako hor bateon bat perretxikuak jaten pozoittu egin dalako.

    Urtetzeko orduan eguraldi politta, eguzki eta dana genduan. Gehixenok makil 
bana hartzen dabe. Nik dudau eta azkenengo urtetan eguraldi prebisinuak asmatu 
egitten dabela, eta neri bustia ez jatala bape baina bape gustatzen, guardasola 
hartu dot.

   Aginagatik gora hasi, a ze martxa bizixa!, eta han goian bunker bi. Oso 
ondo. Hamar minutu hasi garela eta zehatz ufalduta nago. Redios! Pentsatzen 
najuan baino txartuago nago! Banakan txandal loditxo bat. Fuera, sobran dakat.

    Aurrera segitzen dogu. 11:00tan euria hasten da. Tira, ondo datorkit 
guardasola. 11:30tan atertu. 12:00tan atzera eurixa, eta horrelaxe 16:00 arte. 

    Ez, ez noia hain txarto, hor batazbestekuan edo nabil, badira ni baino 
hobeto eta baitta ni baino txartuago dabixenak.

   Bai, horixe, 10:00 hasi ibileria eta 16:00tan bukau, sei ordu eta geldiune 
eskasekin, eta lau bat ordu bustian, aizue, gerrian lez. Tarteka-tarteka, 
jakina, gauzak ikusten.

  Ni nahiko ondo, guardasolari esker, baina beste batzuk... Markinara heltzean, 
Iparragirre auzuan, bunker eder bat dago, oso-osua eta egun horretan guztiro 
agerixan, basua egun horretan garbittu dabelako. Beste batek eta nik gogua ondo 
ikusteko. Jesus! baserritarrak benetan bihar itzela egin dau hesia jartzen. 
Oier eta bestiak, euripian kokoteraino edo, ezta ahaleginik be ikusteko. 
Kagando letxes kotxera. 

    Lizarraldenian sartu nok. Aiba Dios!, hankia luzatu bihar! berna maminan 
mina, "se me ha subido la bola", azkar pasatzen jata. Gero nere kotxian ez 
dakat problemarik.

    Hainbat bunker, gerra aztarren eta gerra aztarrenak izan zeikeazenak ikusi 
dittugu. Kirol aldetik be egundoko jarduna, eta gainera humore onian. Eta gutxi 
balitz, etxera siko heldu nok, izerdixana izan ezik jakina. Dutxau eta benetan 
gogoz bazkaldu dot. Ni apuntatzen naiz hurrengo baterako!

    Oier eta Mikel, zer? gustora geldittu zarie?

    Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to