Lau ero bost urte izango dira Irlandan egon ginala, Dublinen hain justu. 
Han ohitturia da sendo armosatzia eta gero bazkaltzeko sanwitx bat, edo 
ensalada bat jan eta kitto, eta eguraldia ona bada kalian bertan, postu pila 
dare bokatak saltzen. Halaxe danetik, udaberrixan bihargin guztiak ikusten 
dittuzu kalian eberdi aldian. Orduan atenziño deittu zoskun zenbat gazte jende 
ikusten zan trajez jantzitta. Emoten zoskun Irlandako ekonomia ondo zoiala 
(halaxe zan orduan), parorik ez zala eta gaztiok enplegu onak lortzen zebela. 
Euskal Herrixan ezta zoratuta lortzen ez genduzen lanpostuak han bai lortzen 
zeben, itxuriangaittik behintzat.

    Zelan aldatzen diran gauzak kamarada. Orduko tigreak atzaparrak eta aginak 
galdu dittu, arteriosklerosixa diagnostikatu detse eta botikarixuak hamazortzi 
labatiba jartzeko agindu detse.

    Sasoi batian be "el milagro económico español" goratzen zeben. Amen.

        Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to