Demis Roussosen kantu bat jarabixat buruan bueltaka egunotan; musikia bere lehengusu Vangelisek egindakua dok:
http://www.youtube.com/watch?v=QHpOoz-445A
Betidanik gustau izan jatak gaztelerazko bertsiñuan letriori: majia eta espiritismo barik, agur eder bat aldarrikatzen jok.

Neretako (zeozelan) atsegiña izan dok hire anaia halaxen hil dala jakitzia. Eibartik bueltan, ez najekixan-eta zelan izan ete zan: kotxe istripua, gaixotasuna, leihotik salto eginda... idearik bez gero, eta alde ederra dagok modu batetik bestera. Baiña hurreko jentez inguratuta eta lasaittasunez izan dala jakinda, asko pozten nok, bai berangaittik baitta zuengaittik be. Izan be, danon amesa dok halaxe hiltzia, nahiz eta iñok esatera ausartzen ez dan: gai tabu xamarra dok ondiokan. Baiña garrantzitsua dok bai, alkarri ondo agur esateko aukeria izatia, eta berau aprobetxatzia. Honen gaiñian ba nekan zeozer idatzitta hamen:
http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2006/11/03/716/

Oiñ beraz, con conocimiento de causa segiduko juat kantuori kantatzen. Nahiz eta, pentsatzen jarritta, ba dan horrenbeste gustatzen jatan beste bat. Fraille batek idatzittakua izanda be, modu hobian kontau zuan mundu mineralerako pausua:

Hilgo naiz,
ta edertasunak jarraituko dau lurrean.
Aleluia.

Hilgo naiz,
eta jaustean joko dut lurra, lurrean
Aleluia

Hilgo naiz,
eta hezurrak harri dirako lurrean.
Aleluia

Hilgo naiz,
eta erraiak lurtuko dira lurrean.
Aleluia

Hilgo naiz,
eta lurrago jarraituko dot lurrean.
Aleluia

(Gorka Knorren kantua, Bitoriano Gandiagan letriakin)


Asierrek:

Eskerrik asko, Jokin, Serafin, Arrate, Leire, Dani, Oier G., Mikel,
Josu, Alex, Zaloa eta Eneko, zerrenda honetan edo pribatuan egon edo
erantzun dozuen lagunori, edo ekittaldixan egon ziñatenori.

Azkenaldixan Barras gatxizena ez jakon larregi gustatzen...eta lagunei
be Iban deitzeko eskatzen zetsen. Horregaittik aldatu dot "Gaixa".

Egixa esateko, gogorra izan da. Azkarra be bai. Eta berak nahi izan
daben moduan izan da. Etxian, gertukuak onduan dittuala, ospittaleko
zalapartatik urrun. Gainera, nahizta gaitzak birikak eta burua ziharo
hartu zittuan, ixa azken unera arte sekulako aldartia eta zentzuna
mantendu zeban. Ikusgarrixa.

Hitzak ataratzia ez da erreza...Artzeren poemek asko lagundu naute
egunotan, baitta heriotzan egunian be edo familixako hitzak
idazterakuan. Telefonoz berba egitteko inungo indarrik ez nekan eta hori
ez egitteko, e-mail bat idatzi netsen Thunderbirdeko zerrendan nittuan
laguneri, ez zeuazen abisau nahi nittuan danak baina...hala izan
zan...Artzeren hau geittu neban:

*M*aite duena
ilhunbetatik argira jaio da,
itzaliko ez den argira;
argitik argiagora haren bidea, bizitik biziagora haren hats betea.
Ez esan inori, baina ez isilik gorde haatik.

*Z*erbaitek badigu, maitasunak digu hil aurretik bizierazten
hil ondotik biziko duguna sekulatan.

*M*aitatzeak derakusgu garbiro,
beste ezerk ez bezalako ziurtasun biziz, bizi duguna bizi betea dela,
hilko ez dena, azkenik gabea;
*j*aio aurretik ere gugan zena
hil ostean ere gugan datekeena.


Kaixo Iban,
Familixa moduan hitzak ataratzia kostau egitten jaku, baina ixilik
geratzia, gehixago.
Egixetan zarana zaranian, betikotasuna bizitzen dozu.
Badakigu, hau ume umetatik egin izan dozuna. Horrela, egon zaran
lekuetan errez sortu
dozu irriparra, maittasuna edo poztasuna. Hau zurekin eta zuri esker
bizi izan dogu.
Ezagutzen zaittuztenek badakixe hala dala, bai hamen dagozen asko eta
askok, eta
baitta, hamendik urrutirago dagozenek be.
Betikotasun horretan, existitzen dala beti jakin dozun eta bilatu dozun
ASKATASUN
maitte horretara, atsedenera eta argittasunera bidian, gure besarkadarik
beruena eta
milla muxu
maitte zaittugu
Zure gurasuak, anaia, iloba, gertuko lagun, osaba-izeko ta lehengusuak

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to