Gabon:

Gustatzen zait proposamen  hau,  zapatu-domeka eguerdikoa.
eta osagarri moduan, Elgetatik zehar (Intxortatik zehar ) ibiltzearena. Agur Intxorta <http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/47%20PUJANA.pdf>, bertsoa dago, link horretan. Bertso horren egilea da, Basilio Pujana, Ibaizabal gudari-taldekoa, eta nire aitita gudari-talde horretakoa zan, handik ibiliko zan.

Aurreko domekan Saibigainen <http://eu.wikipedia.org/wiki/Saibigaingo_gudua> <http://eu.wikipedia.org/wiki/Saibigain> izan nintzan eta pilak kargatu nituen. hara noan bakoitzean. Atsegin dot mendi hori.

Elgetan egondakoa  naz.
Behin, Urretxuko jaietatik bueltan, ( edo Zumagarrakoetatik), urri-azaroan , izan zan, eta jaietara joan orduko Eibarren gelditu ginen. Gero jaiara; tartean, Urretxun edo Zumarragan-, tren bidearen beheko partean, historia bitxia gertatu jakun joan ginenoi. Etxera buelta luzea egin gendun, gaba-goizaldez. Deskargatik behera, izan behar zuen, gero bide-kurutzeak, ez egoen errotondarik orduan
eta aldatz gora bat,  kurbaz beterik,   nonbaitera.
Nonbait hori Elgeta behar zuen. Elgetatik pasa ginen, arkua pasatu genuelako. Elorrioko bidea hartuta lasaiago gelditu ginen txoferra eta kopilotoa.


Gero beste batzutan be egondakoa naz, Bergara bidean, baina oraindik ez zan zabalik egon toki eder hau <http://www.espaloia.com/>.


Bertoko


24/01/2011 15:10(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:

nik zapatu-domeketetako eguerdiak jarriko nituzke

eta halako batean tokatuz gero, ba Elgetako Intxortako buelta
historikoa edo beste ekitaldi ibiltari bat antolatu be bai (baina hori
sekundarioa, eguna adostu lehenengo, eta gero, asteburuko bazkaria
bada, ba ekintza osagarriak antolatu leikez)

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to