Bertoko, estaldura onaren bila ahalegindu nintzen baina dirudienez kale

Kontrajarri nahi izan nituen batetik Championseko musikak iradokitzen duen 
jarrera epiko nartziso jasangaitza eta bestetik asmatzailearen jarrera bere 
buruaz ahaztua, Txilikuk bere Bizitza eredugarriak-en Laszlo Jozsef Biróri 
buruz diharduela pintatutakoa. Birók autorako kanbio-kaxa, garbigailua eta 
lapurrek ez hausteko moduko sarraila asmatzeaz gain, bolaluma modernoa ere 
asmatu zuen. 
Txiliku: "Birok, Budapesteko parke-ertzeko aulki batean eserita, ume batzuk 
ikusi zituen bola-jokoan. Birlen eta umeen artean putzu koxkor bat zegoen, eta, 
umeek bola botatzen zuten bakoitzean, hark putzua zeharkatu behar izaten zuen 
birletara iristeko. Begira-begira, Laszlok ikusi zuen bolak urtezko marra uzten 
zuela espaloiko harlauzetan egiten zuen bidean, putzuan busti ondoren...
"Marra horiek, espaloi gaineko marratxo horiek ekarri zioten burura zein egokia 
litzatekeen tintaz bustitako bola txiki bat paperaren gainean tintazko arrasto 
mehe eta garbia uzteko." (artean luma klasikoa baino ez zen erabiltzen, baina 
tinta isurkorregia edo isurgaitzegia izaten zen, eta Birók, kazetaritzan ere 
ibilia, edonon edonoiz erabiltzeko moduko lumaren bila asmatu zuen bolaluma, 
altzairuzko bolatxo birakaria ardatz)

----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Bertoko <bertok...@euskalnet.net>
Data: 2011(e)ko Apirilak 20(a), Asteazkena, 8:28 pm
Gaia: [eibar] Markosen beldurrak  et
Nori: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>

            
    > Atzo honi diola      beldurra   esan zuen  Markosek,  bola-lumaren 
ingurukoak, be    interesgarriak   ez dakit nondik  aritu zan Euskadi  
Irratiko     kronikan,  Bermeoko KAfe-Antzokitik, ? 
>     baina  benetan   beldurgarriak hauek  dira.
    
>     Atzo, honetaz      aritu ziran , ia  Barcakoak     indartsu ateratzen 
> diren,    txistu zein gol-kontuetan.   Eibarpoolen  koloreak daroez.
    
    
>     Bertoko
  > _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> request@postaria.comizenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe 
> bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to