Egunon:

Uztailean hil zen xakelari baten omenez xake txapelketa antolatuko
dugu datorren igandean udaletxeko patioan. Baina oraingoa ez da xake
arrunteko txapelketa izango. Xakelariak arraroak garela batek baino
gehiagok esan ohi digu, baina oraingoa...

"Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko dugu jokatzeko, sistema honetan
piezek lehenengo errenkadan duten kokapena ausaz erabakitzen da (bi
arau sinple jarraituz: erregea bi gazteluen artean egon behar da eta
bi alfilak kolore ezberdineko laukitan), horrela hasierako 960 posizio
ezberdin sortzen direlarik.

Bobby Fischer maisu handi amerikarrak asmatu zuen sistema hau
"xakearen teoria" deritzonaren garapena ikusi ostean. Xakelariok,
batez ere goi-mailakoek baina besteok ere bai maila mugatuago batean,
partidaren hasieran zehar egin ohi diren jokaldiak eta irekiera edo
defentsak buruz jakin ohi ditugu. Hori saihestea du helburu Fischerrek
asmatutako sistemak. Hasieran 960 posizio ezberdin badaude, ezinezkoa
da posizio guztien "teoria" jakitea. Fischerrek asmatutako beste gauza
bat ere erabiliko dugu igandean, erloju digitala: jokaldi bat egitean
automatikoki denbora gehitzen dizun erlojua.

Gonbidapena beraz luzatuta dago bertaratu nahi duten guztientzat!

http://eibar.org/albisteak/ausazko-xakea-igandean-udaletxean/
http://www.deporeibar.com/xakea/533



Mikel Larreategi
http://www.deporeibar.com/xakea
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to