Ia ba zelan doian gure Eibartzaindia: Ez neban ezagutzen nik espresiño hori 
baina andrian etxian normala da (Larrebetzutarren gauziak). Honelaxe dinue: 
etorri ezteko esan dau, jan ezteko ospa egin dau.., hau da "ez etortzeko", "ez 
jateko"... Tira, bitxikeri moduan nakan. Hara nun gure San Toribion 
"Ibiltarixak"enian, antzeko espresiñua topatzen doran: "nahi eztako gauzetan" 
(378 or.), "oindu ezdako leku" (285 or.), eta abarrak, eta normal erabillita, 
ez da eszepziño bat. Preguntia: a) ezagutzen zenduen zuek esamolde hórrek?b) 
eta batez be, esamolde hori halamoduko batura ekarririk, nola idatziko zenduen? 
ezTako? ("nahi eztako gauzetan"), ezDako? ("nahi ezdako gauzetan"), bereizitta, 
ez dako, "nahi ez dako gauzetan"... Kasualitatez, gaur-edo kalendarixuan San 
Toribio da. Zeuen pontifikazinuan zai gelditzen naiz. Ondo segi.        
Imanoltxu                                        
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to