Orain bi aste gertatu zen, eta gaur ere errepikatzen ari dela dirudi. Frantziako hauteskundeetan, hemengoetan bezala, debekatuta dago hauteslekuak irekita dauden artean inkesten emaitzak ematea. Orain hamabost egun twitterren fenomeno hau agertu zen, bigarren mundu gerran antzera frantsesak zer gertatzen ari jakin zezaten.
Horrela, batzuk datu zehatzak emanez eta beste batzuk humore giroan "Holanda 53 grados-Hungría 47 grados" bezalako datuak ematen ari dira, edo goizean irakurri dudan bezala: "Excelentes salidas desde Amsterdam: Martinica a 68€, Guyana a 72€, Saint-Martin a 52€." #*radiolondres*<https://twitter.com/#%21/search/%23radiolondres> " Ba hori, inkesta, sondeo edo kanpoko emaitzen berri jakin nahi baduzue, bide bat Twitterreko #radiolondres hashtag-a jarraitzea da: https://twitter.com/#!/search/%23radiolondres Mikel -- Mikel Larreategi http://eibar.org/blogak/erral/es
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.