leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko mairen 13a 19:40): > Aupa, lagunok! > Gaur goizian bonbardeoko urteurreneko ibilaldian izan naiz. > Ibili, gitxi, puntu bittan egon garalako. Baiña berbaldixa oso > interesgarrixa! > 3 ordu luze jardun dau eten barik Jesus Gutierrezek. Ederki! > Datu asko, esplikaziño ugari, danok ondo ulertu ahal izan dogu zelakua izan > zan depora hori Eibarren. Oso ondo guztia!
ados, gu be egon giñan eta gustora. Nik detalle eta datu beliko gehixago espero neban, baina tira. > Oin hausnarketia: gerra aurreko ondare urbanistiko ixa osua galdu genduan > bonbardeuangaittik. Berreraikuntzan egindako hainbat eraikin be (merkatu > plazia, alfa) ez dira existitzen. Baiña gerra sasoiko bunker, lubaki eta > baterien gordeleku batzuk zutik dagoz, antza. Danak babes barik. Denporiak, > klimiak, naturaleziak eta personak kaltetu dittue eta ez dago ezer > protegitzeko. Ez da ordua udalak esan daixan gure patrimonixo historikuan > zati bat dala eta babes legala eta bestelakua emoteko? Nere ustian oso > inportantia da. Eta sasoiz gabiz, baiña ezin dogu larregi itxaron! ba bai. ia oin martxan dagon memorixa historikuan proiektu horrekin... baina ez dot uste horren inguruko ezer irakorri dotenik oin arte. > > Bestetik Urki-kurutzekua etxia zeiñena da? Egoera penagarrixan dago. Horrek > be biharko leuke babesen bat! Urkiko torriaz diharduzu, ezta? http://egoibarra.com/argazkiak/eibarko-baserriak/kinarra-baillaria/KUrkiditorre.jpg/view Urki Kurutzekua aspaldi juan zan, ala? RIP. a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.