Ignacio
Zuloagan pentsakera aztertu gura izan dot. Nahiko karta idazten zittuan, ez guk
mezu elektronikuak beste, baina nahiko, bai. Eta hainbat liburutan daoz
argitaratua berari eta berak igorrittakuak. Hor nunbaitt ikusten da
Regoyos-ekin nahiko ondo moldatzen zala (Zuloaga aberatsa eta Regoyos pobrea)
eta bixok itzelezko herra zetsela Sorolla-ri, baina izugarrixa. 

     Libururik
interesantiena eibartarron ikuspegittik “Correspondencia de Ignacio Zuloaga con
su tío Daniel”, Mariano Gómez de Caso Estrada-k paratua, eta Segoviako
diputaziñuak atarata 2002xan. 600 orrittik gorako liburua, ixa danak Ignaciok
bere tio Danieli idatzixak, Ignacion 500 karta inguru. 

      Konklusiñorik,
ez bakarrik liburu horretan funtsatuak: 

      -    Azken liburu honetan 1898-1921 tarteko kartak daoz,
Ignaciok 28 eta 51 urte izan bittartian. Ordurako, lehenagotik ez bada, guztiz
kastillanizauta zeguan, sarri aittatzen dau berak maitte dabena Castilla
dala, eta Euskal Herrixa (País Vasco) tira…, gitxixeago edo ezebez. “Nosotros
hemos nacido para vivir en Castilla rodeados de aquello que nos gusta” (1907,
Doc. 110, or. 150). Donostian dagoala diño “Esta es una tierra (Donostia?,
Euskal Herrixa?), chico, sin ningún carácter. ¡Viva Castilla!” (1907, dok. 116,
156 or.), “Aquí [Eibarren] un tiempo hermosísimo pero ha cambiado hoy y creo
que va a llover. A mí que me den Castilla” (1907, dok. 141, 178 or.). “La
Bretaña me deja muy frio; es un país que no entra en mi temperamento. Que me
den Castilla!!! Ese es el país más hermoso del mundo.” (1912, dok. 298, 350
or.). Parisen daguala: “Todos los días sueño con Castilla (es el único país del
mundo)” (1914, dok. 330, or. 388).

 

-         
Eibartik sarri pasatzen zan, Parisen bizi
eta Segoviara askotan juan (udan?), eta bidian Eibarren geldittu, nahiz eta
egon-egon, Eibarren gitxitxo. Aittatzen dabena da Eibarrera doiala eta Eibartik
datorrela. Nahiz eta 1907an sukaldari bat kontratau gura dabenian “habría que
advertirle que pasamos 7 meses en París y 5 entre Eibar y otros puntos” (dok.
109, 149 or.). Gero karten zihar garbi ikusten da dexente gehixago, eta
gustorago, dagoala Segovian Eibarren baino.

 

-         
Eibarrez diñuena (oso gitxi) gauza bi: a) herri
zatarra dala, keia ta usaina-eta (ordurako industria oso zabaldua): “Aquí todos
bien excepto la pequeña que siempre está algo delicada; yo creo que esto
depende algo de la gran mierda que existe en este puñetero pueblo” (+- 1905, 
dok.
66, 93 or.) edo “nos despedimos de Eibar para siempre pues está visto que
aquello es muy malsano” (1907, dok. 136, 173 or.); Segoviatik
Saint-Medard-en-Jalles-era juaten Eibarren gelditzen dira: “fuimos a comer a
Durango parando en San Antonio de Urquiola, que es archimonumental, y de allí a
Eibar, de donde salí pitando en cuanto vi que la casita seguía sin novedad,
pues ya no puedo pasar allí ni horas, y seguimos hasta San Juan de Luz…” (1908,
doc. 178, 218 or.); eta b) Eibarko biharginak maitte dabela, okasiñon batian
manifestaziño bat edo egin dabela bere alde, berak kuadru bat oparittu egin
zetsela eta.

 

-         
Dudatan nago euskaraz be bazekixanik.
Bere tiua Madrilen jaixo eta hasitta, bere aitta be oso Madrildardua. Eta bera…
itturrixak ez dira oso garbixak ume denbora Eibarren egin ete eban. Ez jata
garbi geldittu. Euskaltzalia behintzat ez da agertzen, baina batek daki, On
Toribion lanak euskaraz dira ya zahartuta dagonian.

 

-         
Kuriosidade bat, bere aittak 70 urte zittuala 40
urteko neska batekin ezkondu zan. Kon-txo! Eta familixakuak, bera tartian, ez
zeguazen oso pozik, edo hobeto esanda, guztiz kontra zeguazen. Ai, herentzixa
tartian sartuta…

 

-         
Diruduna zanik ez dago dudarik. Eta
dakana, berak dinuanangaittik, gastatzeko daka. Oso bizimodu altua daroia,
biajiak pila bat (“Esta tarde salimos para Madrid … y allí a Granada, Málaga,
Tánger, etc.” (1907, doc. 117, 156 or.), baina ahorrau… ez hainbeste itxuria.
Eta sei hilabete saldu barik dagoenian, larri.

 

-         
Ideologixan, alde batetik
guztiz-guztiz-guztiz espainola agertzen da. Makina bat bidar esaten detsa
bere tioari bera baino espainolagorik ez dagoela: “Bien sabes que español soy
tanto como el que más, así es que estoy dispuesto a todo” (1914, dok. 354, 406
or.). “A los catalanes les daba yo enseguida la independencia y les ponía una
frontera para que vieran luego lo que es bueno. Chico, a mí me dan asco esas
cosas del separatismo. Soy vascongado como cualquiera, pero ante todo y por
encima de todo soy español” (1918, dok. 478, or. 537).

 

-         
Eta esker-eskuma kontuaz ez dihartu bere
tioarekin harik eta I. Gerra Mundiala hasi arte. Orduan guztiz aliadozalia 
agertzen
da (Frantzia eta Inglaterran alde eta Alemanen kontra) eta sozialismuan alde:
“Los ideales del socialismo se fueron a la m… La fraternidad murió y las
creencias quedan muy quebrantadas. … Es indudable que la culpa de todo lo tiene
ese déspota rey del egoísmo llamado Káiser” (1915, dok. 399, 455 or.). Beste
gauza bat da jakittia zer zan sozialismua Ignacio Zuloagantzat. Ignacio eta
bere familixa gehixenbat, esan leike, jauntxo batzuk zirala: “Pienso ir a ver
al ministro personalmente esta semana …” (1911, dok. 256, 309 or.), beste 
batian diño ez dabela ezagutzen inor
(1914, dok. 354, 406 or.). Sozialista izatia espaniarzalia izatia da,
iraultza soziala eibarko biharginak gura zeben lez? Baaa, biharbada: “El
socialismo colectivo viene a pasos agigantados, y bien venido sea. … Creo que
se llegará a limitar el capital, es decir, que nadie podrá poseer y todo lo que
exceda de eso será repartido entre los necesitados, cosa absolutamente urgente
en España en donde no hay más que archimillonarios o miseria, pues la clase
media no existe” (1917, dok. 443, 505 or.).

 

-         
Horregaittik danangaittik arrarua gero
Espainiako Gerra Zibillian Francon alde agertzia. Bere sasoian horretaz
berba egitten, nik Ignacio Zuloaga nahiko pinttore gartronomikua ikusten neban,
hau da, pagau ezkero berak erozer pinttatzen zebala. Asko ta asko dittu berak
erretratuak klase altuko jendiana, aizu, enkargatzen badetse eta ondo pagatzen
badetse, batere problemarik ez.

 

-         
Ezagutzen neban nik haren Francoren kuadrua,
horrez gain badittu beste bi koadro “frankista”, bat Millan Astrayrena, eta bat
rekete napar batena. Bere gogoz egin dittuela edo pagau egitten zetselako?
Pagau egitten zetselako ziur baietz, horrez gain bere gogoz… ezin dogu esan
(kontra be garbi dago ez zeguala). 

 

-         
Frankok
opari zetsan Hitlerri Zuloagan hiru koadro. Ohittura ei zan sasoi
hartan. Erregimenak ondo zaintzen zeban gure Ignacio. Gerra zibilan ostian
Ignaciok hainbat sari jaso zittuen, baina danak Espainia faszistan eta Italia
faszistan. Lehenago, 1930 edo aurretik Estatu Batuetan eta, baina horrek bere
sasoian.

 

-         
Diruan arduria daka Ignaciok. Asko
irabazten dau baina asko gastau. Eta horregaittik pinttatziaz gain, arte
tratante lez be badihardu. Espainiar pinttore klasikuen kuadruak erosi berriro
saltzeko. Kontutxo bat azaltzen dosku: aukera etorri jakon Grekon kuadru bat
erosteko, fotografixa bat zakan eta horrekin bere tiori esan zetsan erosteko,
baina kontuz, bazirudixen aurpegixa ikututa zekala… eta tiori agindu zetsan
erosi aurretik ondo beittu zeixala. Tioak erosi zeban, ona zalakuan, eta
Ignaciok eskuratu zebanian, susmua zakan lez, ikusi zeban, bai, aurpegixa
ikututa zeguala eta firmia be ikututa edo aldatuta-gehittuta, “Grecus” edo
jartzen zeban eta pinttore horrek sekulan ez zebala horrelaxe firmau, bere
benetako izenaz baino. Kuadrua berriro saltzeko gura zeban, eta Ignacio bere
tiori kontatzen detsa, berak zuzendu zetsala aurpegixa eta izenpia aldatu.
Saldu, eta pakia, allacuidaos (1911, dok. 253-255, 307-308 or.).

 

-         
Pena 1930tik aurreragoko kartarik ez topatzia. Ez
dot topau argitaraturik. Ummm, igual ez da kasualitatia.

 

            Eta bukatzeko Juan
San Martinen artikulu bat aittatu gura dot, gai honen gainian, hamar bat
orrittakua: “Zuloaga ta gu”, sasi batuan idatzixa, batua jaixo baino
lehenagokua dalako. Egan aldizkarixan atarata, 1962 julixo-abenduan, 20. 
zenbakixa,
173-183 orrialdietan. Datuetan ez dau inondik inora ukatzen nik Ignacion
korrespondentzixan ikusittakua, are gehixago, oso arrua zala dino, baina Eibar
herrixa bihotzez maitte zebala dino (ez dot nik hori ikusi) eta Zuloagan
defentsa sutsua egitten dau. Ikusten da urte háretan be ez zala eibartarren oso
gogokua eta San Martin bere alde jartzen da. Eritzixetan bat etorri edo ez,
maitte dot San Martin eta maitte dot bere idazteko modua.            Ala, danok 
hondartzara.                         Trebi.  

                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to