Iban Zaldua<iban.zal...@ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
aburen 31a 18:56):
> Arrateko ama txit jakintsua:
>
> Gure blogean desagertuta jarraitzen dute eskuineko bi laukitxoek, azkeneko
> artikuluena eta azkeneko erantzunena: ba al dago aukerarik berreskuratzeko?

Hauek ere deskonfiguratuta zenituzten. Jarri dizkizuet berriz.

>
> Bestalde, posible al litzateke itzultzea antzinako egoerara, zeinetan
> blogaren azalean artikulu osoak agertu beharrean, bakarrik sarrerak agertzen
> baitziren? Horretan lanean ari zinetela esan zenuten, baina badaezpada
> galdetzen dut.
>

Hau prest dago uztail bukaeratik, pasatu nuen abisua posta
zerrendatik. Zuek aldatu dezakezue blogaren portadara joan eta
"bistaratze unitatea" jartzen duen lekuan "blogaren bista laburtua"
aukeratuta. Jarri dizuet edozein modutan.

> Erantzunak iristen direnean ere ez zaigu abisurik iristen posta
> elektronikora, lehen bezala. Horrek, gure kasuan, badu eraginik, zeren eta,
> gure arauen arabera, ezizenez bidalitako erantzunak onartzen ez ditugunez,
> erantzunen kontrola bizkor egitea komeni baitzaigu. Berririk honen inguruan?
>

Erantzunak zein helbidetan jaso zuek konfiguratu dezakezue.
Horretarako blogaren portadara joan eta han Editatu-n klik egin.
Eposta izeneko lauki bat dago eta han jartzen dituzuen helbideetan
jasoko dituzue erantzunak. Orain helbide hauetara bidaltzeko
konfiguratuta dago:

iban.zal...@ehu.es
volgalar...@yahoogroups.com


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to