ideia ona eta egitasmo politta!
zorionak!

a.
(guk Ikastolako bazkarixa, baina tira ;-) )


Mikel Larreategi<larreat...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko iraren 19a 14:35):
> Kirola eta kultura gure herrian sustatu asmoz, Klub Deportiboak kalera atera
> nahi ditu bertan egiten diren kirol eta kultura ekintzak, horretarako
> datorren irailaren 29rako (larunbata), hainbat ekintza antolatu ditu,
> klubean egiten diren ekintzak kalera atera eta inguratuko direnei
> erakusteko.
>
> Deporreko batzorde guztien ekintzak egingo dira egun horretan: mendi irteera
> Urkoko kobara, Euskal Jaiaren historiaren erakusketa, aldi-bereko xake
> partidak, argazki-ateratzea eta bideo-grabaketak, roller-eskien
> erakustaldia, rokodromoak, itsukako xakea, squash pista puzgarria,
> hesi-lasterketa, altuera jauzia, itsukako-xakea, txirrindularitza eta
> urpekaritza materialaren erakusketa eta erabilera adibideak, Juan Gisasola
> kalepeko errekasto-jeitsiera, "barru" partidua San Andres Elizako horman,
> San Andres elizaren kanpandorrerako eskalada, Udaletxeko erlojurako
> eskalada, herri bazkaria, eta bukatzeko erromeria Untzagan.
>
> Bazkarirako txartelak Deportiboko tabernan erosi daitezke datorren
> asteazkenera arte (26ra arte), prezioak 12 € nagusientzat eta 8 €
> haurrentzat, bazkaria Toribio Etxeberria kalean izango da.
>
> Ekintza guztietako partehartzea librea da eta ez du aurrez izen-ematerik
> behar Urkoko kobarako igoera eta Juan Gisasola kaleko errekastoaren
> jeitsierak izan ezik. Hauetan izena emateko Deportibora etorri behar da
> astelehen, asteazken edo ostiralean 19:30tatik 20:30tara edo telefonoz
> deitu: 943201904.
>
> Informazio gehiago: http://www.deporeibar.com/68
>
> Guztiok animatzen zaituztegu ekintzetan parte hartu eta gure kluba gehiago
> ezagutzera!
>
>
>
> Mikel
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to