*_JARDUNIAN_ /(DOIÑUA: Ia guriak egin du)/ :-)

I
Españia eternala
BIG BANGakin sortu zala (bis)
sinistu dabe hala
lehenenguak dirala
mundu osuan onenak
orain egin du horrenak.

II
Amerikan lapurretan
Nafarruan, Herberetan (bis)
guzurra ezpanetan
indar dana bragetan
ezpata, gurutz, jainkua
probatu dogu nahikua.

III
Cuban ta Filipinetan
frakaso beste danetan (bis)
"MAINE"ren hagiñetan
sufriduta benetan
tokau jatzuen neurtzia
haundixaren igurtzia.

IV
Marruecos ta Saharan
general PRIM firinfaran (bis)
soldaduak abixaran
Españaruntz ilaran
Kakalarrixak hartuta
bi txalupatan sartuta.

V
Errege haren martxia
dana beretzat hartzia (bis)
bakia ekartzia?
SAHARAlibratzia?
Españolaren guzurra
laguna zeban lapurra.

VI
Isuri ziran odolak
euskaldunak, españolak (bis)
Francok, Sanjurjok, Molak
Republikai hesolak
kuneteruei bidia
ondorenguak hor dia.

VII
Ohean hil zan akerra
eragin zebana gerra (bis)
egindako okerra
bihurtu da eskerra
P.P. PSOEn ahotan
hemen asko erdi lotan.

VIII
Mila urtian bardiñak
astinduz gogor burdiñak (bis)
agindu du urdiñak
erregek, erregiñak
falangiak, poliziak
elizaren maliziak.

IX
Ostu zittuen umiak
rizinoz ase emiak (bis)
hiltzaille errimiak
eta euren semiak
frankismuan idolatrak
bat batian demokratak

X
Akabatuz gudarixak
bete ziran gurarixak (bis)
zaharrak eta barrixak
kontrarixuak bixak
Españiakin akabo !!
bake goserik ez dago.

XI
PNVia eroso
Españian gozo gozo (bis)
bildotsa dogu otso
ez nabil oker oso
garbi esango dot, tira,
Ortuzarren berbak dira.

XII
Ha ze hiru hamarkada
Españari besarkada (bis)
maitasun begirada
guri arramuskada
geu gara eta etsaiak
españolekin ezteiak.

XIII
Hara ze espetakulu
gaixo danari akulu (bis)
kejaz dogu Urkullu
"Bildurentzat makulu
izango da heriotza
total galdu dabe lotsa

XIV
Urkulluri Basagoitik
gozo oratuz lepotik (bis)
alde bide txorotik
ez juan gure ondotik
eutso nahi ba dok urria
ipiñi heure neurria.

XV
Frantziak ez dau asmorik
Españiak ez askorik (bis)
emon ezik pausorik
ez daukagu gerorik
bi estaduon bendian
hasi gaittian bidian.

XVI
Herri hau askatu dedin
bihar dogu bultza egin (bis)
burubelarri ekin
dogun indarrarekin
eta ONU.ko salara
belaxe helduko gara.

XVII
Burua bihar da hotza
berua, barriz, bihotza (bis)
uxatu deigun lotsa
jasotzeko ahotsa
beste batzuek moduan
gu be bagara munduan.

XVIII
Toribiok euskeria
etxeko zeban beria (bis)
oinguen joeria
bultzatuz erderia
euskal kultura baztartu
indarrik ez deixan hartu.

XIX
Sozialismua praktikan
Toribiok ALFA fabrikan (bis)
zenbat lan ordutikan
iraun zeixan zutikan!
baiña behar zan eratsi
errapiak ondo jatzi

XX
Publikuari eustia
Toribion asmo guztia (bis)
batzun esku uztia
danon kaja hustia
ekarriko leuke sarri
beittu, bestela, Eibarri.
*
*
*
*XXI
Corte Inglesan argixak
Alfa zanaren begixak (bis)
PSOIan hobby-xak
"Kristalezko hobixak"
zenbat onura Eibarri?
ez da askorik igarri.


*
**

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to