Nik dantzaren produkzio editorialaren zati handiena Durangon erosi ohi dut,
liburudendetara iristen ez diren (eta iritsiz gero ezkutuan geratzen diren)
liburu, CD eta DVDak han aurkitzen baititut. Alde horretatik aurten urte
flojoa izan da. Dantzan.com-en ohitura dugu Durangoko Azokarako
dantzazalearen erosketa zerrenda egiteko:
http://www.dantzan.com/albisteak/erosketa-zerrenda-durangoko-azokarako-2012

Baina aurtengo dantza argitalpen gehienak ez zeuden Durangon. Stand batzuk
falta zirela iruditu zait, beste batzuetan egoten direnak aurten ez
zeudela.

Lagun batek esan dit horrek erakusten duela euskal merkatu editoriala
"normalizatzen" ari dela. Ezetz esan diot nik, euskal merkatu editoriala
normalizatzen hasi balitz jendea Durangora kindelarekin joango litzatekeela
"Greyren 50 itzal" kargatzera. Baina ez, Durangoko Azokan ez zegoen munduan
2012an gehien saldu, kopiatu eta irakurri den liburuaren euskarazko alerik,
ez paperean eta ez elektronikoan.

oier.





2012/12/10 Gari Araolaza <g...@eibar.org>

> Nik bi inpresio:
>
> Bat:
>
> Noiz bukatuko ote da paperaren industria hau? Ez dut uste zentzurik duenik
> hainbeste argitaletxe, hainbeste nobedaderekin, denak paperean, denak saldu
> nahian zoratu beharrean. Euskal merkatuko liburuen ehuneko altu batean ez
> dut uste paperaren gastua justifikatzen denik. Halako batean egon beharko
> da aldaketa handi bat.
>
> Bi:
>
> Geroz eta interesgarriagoak "albo" ekimenak: Kabia, Ahotseneako
> kontzertu-express-ak, aurkezpenak, umeen txokoa eta abar (teknikoki nola
> lortzen ote dute hain azkar aldatzea?)
>
> Gari
>
>
> 2012/12/10 Asier Sarasua <asara...@gmail.com>
>
>> nere laburpena Tuit batian:
>>
>> Bi eleberri esku artian, 2 stand desberdinetan. Erostera juan eta
>> saltzailiak erderaz entzun. Ez nittuan erosi. Agur.  @elkar eta
>> @txalaparta.
>>
>> Bestela, Leiren laburpenakin nahiko ados:
>> - antolaketia ona eta hobera
>> - liburu-diska kontua antzera edo beherutz (ohitturak aldatzen,
>> ekoizpenian, salmentan, kontsumuan...)
>> - azokako atal "barrixak" gero eta hobeto (Ahotsenea, Umien txokua, Kabi@
>> ...)
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2012eko aberen 10a 12:43):
>> > Aupa, lagunok!
>> >
>> > Azokan zuetako asko ibiliko ziñazien. Batzuek alkar ikusi genduan.
>> >
>> > Neri aurtengo ediziñuan kontu asko bururatu jataz. Alde batetik,
>> aldaketia
>> > datorrela, igual zuzendari barrixagaittik (oso tipo jatorra,
>> portzierto) edo
>> > aldateka momentua dalako arlo guztietan.
>> >
>> > Liburu eta disko kontua bajauta ikusi neban, estad gitxiago, eta beste
>> arlo
>> > batzuetara zabaltzen dabillela. Nere inpresiñua baiño ez da. DAna dala,
>> > hortxe dagoz Kabi@ eta Irudienea espazio barrixak, Ahotsenea eta Umien
>> > txokuakin batera etenbako programaziñuan. Eta azokako telebista.
>> >
>> > Zeozer indartsua bihurtu dala esango neuke euskal kultura osorako. Eta
>> > hortxe etorkizun oparua ikustetzen detsat. Inpass batetik urten dabela
>> uste
>> > dot, eta aukeratutako bidia ona dala. Oso gustoko!
>> >
>> > HAu da aurtenguak laga destan gustua. Betiko kontuak ahaztu barik,
>> jakiña
>> > (gaztelaniazko produktuak eta abarrak). Holan jaiki naiz gaur.
>> >
>> > Zeuek zelan ikusten dozue?
>> >
>> > leire, azokadiktua!
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to