Ba Santanderren kontra ein dau alkatiak, ta bide judizialetik jungo da Udala. 
Segapototik nabil ta 3G koneziño barik baina eibar.net-en sartu ta albistietan 
topatuko dozue. Erralinek tuiteatu dau oin dala ordu batzuk, letra larriz.

Josu

Telefonotik bidalia

El 2013 urt 17, a las 18:02, Iñaki Amuategi Basauri <amuat...@gmail.com> 
escribió:

> Epa Elena, 
> 
> Abokatuekin polemiketan sartzia ez ei da parte onekua, baina tira! :-)
> 
> Zure komentarixua testuinguruari egindakua zala diñozu eta interpretaziño 
> okerra egingo neban seguruenik.
>  
> Atzoko barrixari helduta, azken bi lerruetan aipatzen dittuzun kontu horiek 
> argitzeko eskatu dau EH Bilduk hain zuzen be, gauzak zelan eta zergatik egin 
> ziran eta horren gaineko argibidiak emoteko. Azken emaitzan barri izan dogu 
> eta begi bistan dago baten batek hanka sartze ederra egin dabela. Ia zelako 
> azalpenak emoten dittuan oin Arriolak!
> IMESA, nik dakidan neurrixan, kapital publikuakin sortutako Sozietate 
> Anonimua da eta bertako kontseiluan Udalian ordezkaritza politikua daken 
> alderdi guztixak dare ordezkatuta, Alkatia presidentia da eta kudeaketa lanak 
> hortarako propio jarritako gerente batek betetzen dittu.
> 
> Tx.
> 
> Elena Laka<burdinatepl...@hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 
> urtarrila 17 12:27):
> Epe, Txisto, ez nahastu, Elenak ez dau esan "IMESAK swap-ekin egin zebana 
> guztiz normala zenik".
>  
> Gertaeraren kontestuari komentarioa baino ez dotsat egin.
>  
> Eta gaineratu neban
> "Beste gauza bat da inbertsio horiek  administrazio publiko bati dagokion 
> gardentasunaz egin ziren ala ez"
>  
> Nik ez dakit inbertsio hori zelan egin zen, IMESA erabat sozietate publikoa 
> den, Adminsitrazio Kontseiluak erabaki hartu duen edo udaleko 
> kontuhartzaileak interbenitzeko obligazioari muzin egin zaion. Hori 
> politikoek esplikatu beharko dute.
>  
> Elna
> 
> From: Iñaki Amuategi Basauri
> Sent: Thursday, January 17, 2013 11:44 AM
> To: Eibartarrak zerrenda
> Subject: Re: [eibar] eibartarroi interesatuko zaizuen notizia
> 
> Epa!
> 
> Elenan arabera IMESAk swap-ekin egin zebana guztiz normala zan sasoi hartan 
> (2004an). Orain haren porrota ikusi ostian, erreza da kritikatzia eta ura 
> juan ta presia egittia modukua litzake. Halan da be, kasu honetan ezin dogu 
> ahaztu erakunde publiko baten diruakin, hau da danon diruekin jokatu egin 
> zebela eta gainera egindako operaziño horren barririk ez jakola IMESAko 
> kontseiluari gaur arte emon. Diru galerak ez dira atzo goizekuak ostera, 
> 2008tik hasi ziran dirua galtzen eta 5 urteko galeren ostian esan dabe 
> abokatu talde bat kontratatu bihar dala (45.000€tik gorako kostuakin) 
> Santanderrekin egindako tratuak desegin eta galdutako diruak berreskuratzen 
> ahalegintzeko. 4 urtian segidan dirua galdu ostian erreakzionatu dabe eta 
> gaur  arte ez dogu jokabide horren gaiñian inungo azalpenik edota 
> autokritikarik entzun. 
> 
> Txisto
> 
> Elena Laka<burdinatepl...@hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 
> urtarrila 16 16:33):
> Gai hau eduki dugu hizpide gaur bi abokatuene arteko elkarrizketan. Interes 
> handia geneukan, ze nik bihar daukat bista bat swap kontratu baten inguruan, 
> eta nire kideak beste bat eduki berria du.
>  
> Komentatzen ibili gara orain, 2013an, oso erreza dela esatea swap inbertsioak 
> estafa bat direla, eta dirua loterian jokatzea bezala    zela. Baina 2004an 
> inbertitzeko dirua zeukanak sekula ez luke pentsatuko interesak jetxi egingo 
> zirenik eta swap kontratua  dirua galtzeko izango zenik. Bizi ginen hazi-hazi 
> eta haziko inguru batean, eta horrelako produktuetan inbertitzen zuenak dirua 
> irabazi egiten zuen.
>  
> Beste gauza bat da inbertsio horiek  administrazio publiko bati dagokion 
> gardentasunaz egin ziren ala ez.
>  
> Bestela ia zein den guapoa bankoarekin produktu bat kontratatzen duenean, 
> hipoteka zein inbertsio, klausula guztiak ondo-ondo dakizkiena baita hurrengo 
> hamar urteetan ekonomian zer gertatuko den asmatzen duena.
>  
> Hori guztia Arriolari arpegia ateratzeko inolako asmorik gabe.
>  
> Eta orain  bista gertatzera noa, aspertuko zinaten gaurkoz nire izena 
> ikusten-eta.
> ELna
> 
> From: leire narbaiza arizmendi
> Sent: Wednesday, January 16, 2013 4:13 PM
> To: Eibartarrak zerrenda
> Subject: Re: [eibar] eibartarroi interesatuko zaizuen notizia
> 
> Lotsagarrixa da!!! Millioi bat euro galtzia!!! 
> Eta gero ez dago dirurik!
> Zelako higoiña emoten desten!
> 
> leire
> 
> Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen    (2013 
> urtarrila 16 15:53):
> Etakitton irakurri dut nik: 
> http://www.etakitto.com/berriak/politika/imesak-ia-milioi-bat-euro-galdu-dituela-salatu-du-bilduk.html
> 
> Xabier Mendiguren<xmendigu...@elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 
> urtarrila 16 15:49):
> 
> http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130116/382891/es/Eibar-ha-perdido-millon-euros-especulando-swaps
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to