Nik ere uste dot panelak jartzia aurrerapen handixa izango zala. Nik ez
dakat batere klaru Arraten interpretazio zentroa jartzea (jartzen bada)
ideia ona danik. Baina panel batzuk jartzia bai, hori benetan ona izango
zan. Eta folleto sinple batzuk  ateratzia be bai. Oin 2-3 urte Normandian
izan ginan eta han gerrako-turismua dago baztar guztietan (neure gustorako
larregi...). Museuak, mauseloak eta kanposantuak, bata bestian atzian.
Baina neretzat interesgarrixena panelak eta folleto sinpleak. Hartu papela,
irakurri zer gertatu zan eta papeletan egoten ziren mapa sinpleen
laguntzarekin terrenuan situatzen saiatu.

Hori egiteko ez da ez diru askorik ez terrenorik behar Kalamuan.

oier.


2013/6/16 Trebiño - Artetxe <trebi.a...@euskaltel.net>

> Badakat lagun bat lur sakuak eta halako lur mogimenduak egittian
> guztiz kontra dagona, bale, nagusiak ez badatoz bat ez dago ezer egitterik.
> Ondo.
>
> Baina nik diñot (eta nere lagunak): jarri leikez 20-30 panel bidietan ondo
> azalduz gauzak zelan ziran. Ez dira trintxerak ipiniko baina errez-erreza
> izan leike jakitzia. Bidietan panelak ipintzeko ez dot uste jabiak ezer
> esan leikenik kontrara.
>
> Egingo dabe????? EZETZ!! NIK GARBI DAKAT BORONDATERIK EZ DAGOELA!!!
>
>      Ima.
>
> ------------------------------
> From: o...@dantzan.com
> Date: Fri, 14 Jun 2013 13:10:55 +0200
>
> To: eibartarrak@postaria.com
> Subject: Re: [eibar] Karakaten eta gerria izan zala ta
>
>
> Espezialistek jakingo dute, baina niri luz-zakuak berriz jartzea ez zait
> gustatzen. Belarra moztea eta sastrakak kentzea ondo iruditzen zait, baina
> berriz lur zakuak jartzea oso artifiziala gertatzen zait.
>
> Dena den, ikusten denez oraingoz ezerrez.
>
> Eskerrikasko,
>
> oier.
>
>
> 2013/6/13 Eneko Astigarraga <eastigarr...@codesyntax.com>
>
> 2013/6/13 Mikel Larreategi <larreat...@eibar.org>
>
>
> Eta Arrate eta inguruetan egin beharreko Gerra Zibileko trintxeren
> inguruko lanak bertan behera geratu ziran,
>
>
> Lan horiek egitearen aurkako 2 errekurtso aurkeztu ziren,  Aralarrena bat
>  eta gure zerrendakide batena bestea.
> Eta arrazoia eman dio alkatetzak, horregatik bertan behera geratu dira.
>
> Laburtuta asuntoa zera da +/- : Udaletxeak Arrate, Akondia, Ixua, Kalamua,
> Aginaga eta Santakurutz inguruetan obra horiek egitea aurreikusita zeukan
> terrenoak, hau da lubaki gehienak kokatuta dauden terrenoak,  ez direla
> publikoak, pribatuak baizik. Antza denez, terrenoen ugasabekin kontaktatu
> eta adostu barik, atera zen bertan lanak egiteko lehiaketa.
>
> Aipatutako lekuetan, gerra zibilaren aztarnak garbitu, belar-sastrakak
> kendu, indusketa lanak egin eta ingurua egokitu zen ideia.  Lan horiek
> guztiak eginda, lur-zakuak jarri, ingurua gerra garaian zegoen bezala
> berregiteko: tiratzaileen postuak, lubakiak, ea eta landarediaren hazkunde
> naturalarengatik lubakiak hondatu ez daitezeneta herbizidekin tratamendu
> eman eta Arrateko zelaiko beste elementu defendatzaile batzuk ipintzea zen
> helburua.
>
>
> eneko
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
>
> _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali
> mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz
> 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua
> jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to