oier gorosabel larrañaga<txikill...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2013 ekaina 30 21:33):

>  Nikokin (5 urteko semiakin) ajedrezian nabil egunotan. Lehengunian
> piezen izenak eta mobimentuak erakutsi netsazen; pioien arteko burrukan
> ibilli giñan gero; eta gaur bigarren partidia jokatu dogu.
>
> ** **
>
> Tira, momentuz ondo pasatzen dabil baiña bildur naiz, mate eta mate,
> bizkorregi ez ete jatan aspertuko. Berari apropos irabazten lagatzia be
> etxata egokixa begittantzen...
>
> ** **
>
> Hamen espertuak zagoziela jakinda (batez be Erralen pentsamentuan nabil),
> ezagutzen ete dozue umiekin jokatzeko modu didaktikoren bat?
>

Katalan batzuk egindako liburuki batzuk argitaratu ziran orain dala urte
batzuk eta euskaratu be egin ziran. Lehenengo salgai jarri zittuen eta oin
PDFian deskargatzeko dare. Hastapen moduan balioko detsue (batez be
lehenenguak):

http://www.xake.net/GX/et_1_eus.pdf

http://www.xake.net/GX/et_2_eus.pdf

Liburuok ariketak-eta eta fitxak eta holakuak dakez, eskolan xakia
erakusten danian laguntza-gisa erabiltzeko. Material txukuna da.


> ** **
>
> Oharra: “ajedrez idatzizko” kodigua (*Bc4 Qh4+?!*  eta halakuak) ez dot
> ezagutzen (egixa esan ez naiz sekulan hortara jarri).
>

Hau erraza da ba!

https://eu.wikipedia.org/wiki/Xake#Piezak_eta_mugimenduak

https://eu.wikipedia.org/wiki/Notazio_aljebraiko


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to