Neri akatsa iruditzen jata generalizaziñoa. Etorkin eta kolonoak dagoz,
baina etorkin guztiak ez dira kolono. Aristik, ordea, hau diño:
"Espainiatik etorritakoak ere etorkinak zirela ahaztuta, gure kulturan,
hizkuntzan eta nortasunean integratzeari muzin egin ziotenak". Horrela,
guztiak saku berean sartu ditu eta seguru nago hori lar mingarria dala
hainbat etorkin eta etorkinen ondorengoentzat.




leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
uztaila 8 20:29):

> Aupa, lagunok!
>
> Gaur sekulako polemikia sortu da twitterren Pako Aristiren artikulu bat
> dala ta. Hauxe
> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-07/004/001/euskal_herria_2023_kristalezko_bolan.htm
>
> Kontua da nik atzo irakorri nebala eta gustau jatala, eta holan tuiteau
> nebala. Baiña, hara nun nere harriduria irakorri dodanian xenofobua dala.
> Atzera be irakorri dot zati hori, eta nere ustez azaltzen dabena ez da
> xenofobixia.
>
> Holakuetarako zerrendia askoz hobia da eztabaidatzeko, eta horregaittik
> galderia bota nahi detsuet: zuendako xenofobua da? Nik antiojuak jantzi
> biharko ete dittut atzera be?
>
> Milla esker
>
> leire
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to