Bergarako bisita turismo gidatua gogoan izango duzue izan zinatenok.

Ba orain heriotzaren inguruko erritoen inguruko bisita egingo dute bihar 
Angiozarren. Iaz izan zen lehena, ni gustora ibili nintzen. Urtetzen da 
Angiozartik eta mendian gora joaten da ermita bateraino, bi orduko paseo 
esplikatu batean. Bukatzeko, atzera be Angiozarra, bertako elizan antzinako 
errituak azaltzera. 

Gida Jon Arroitak egiten du, Bergaran izan genuen tipo bera, oso ona eta 
amenoa. 

Interesa badaukazue, informazioa hemen:
http://goiena.net/albisteak/garai-bateko-bizimodua-eta-ohiturak-angiozarren-ikasgai/

Iaz behintzat doan izan zen, eta ez zen beharrezko apuntatzea. Bertara joan eta 
kitto.

Portzierto, 26 euro dauzkagu hurrengo afarirako, ze Bergarako turismo bulegoak 
ez zidan kobratu bisita, egindako propagandaren truke.

Ia orain urdaiazpikotxo bat-edo jausten den 

Elna

<<Emoticon1.gif>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to