Eskerrik asko Bego!
Hor nuen jakinmina bai, ea estatistikan ageri diren kopuru horietaz gain,
badiren oraindik gehiago. Marokiarren kasuan, niretzat sorpresa ez da izan
nazionalitate zabalena izatea, baizik eta kopuru altua dela, eta 671 horiei
dagoeneko espainiar agiria eskuratu dutenak gehitu behar badizkiegu,
oraindik gehiago. Denak ados jarrita zinegotzi bat lortzeko aukera ez
lukete urruti izango.
oier.


2014/1/23 Egoibarra - Eibarko Udala <egoiba...@eibar.net>

>  Aurrenik: mila esker Elena, argitu behar nuena argitu duzu. Hala ere,
> bizpahiru kontu datu horien inguruan:
> 1.- Apatrida. Hala da: nik neuk ikusi dut nire begiekin agiria. Saharan
> jaiotakoa da. Horrarte argitu dezaket kontua; ezin dut datu gehiagorik
> eman.  Pertsona bat apatrida zein egoeratan izan daitekeenj akiteko
> Internet baliabide egokia duzue (Apatriden -'Amabako'?- Estatutua, 1954koa,
> Acnur, Espainiako legeria...): Uste duguna baino zabalduagoa da egoera hori
>  mundu  honetan.
> 2.- Emandako datuak ZENBAKI hutsak dira. Beraz, 1902 dira ditugun
> atzerritarrak, bai, baina beste horrenbeste edo gehiago dira jatorriz
> atzerritarrak izan eta gaur egun nazionalitate espainiarra dutenak
> Eibarren (NAN duten, hauteskundeetan botoa emateko aukera...).
> 3.- Bestalde -Estatiskatik azaldu didatenez- nazionalitatearen kasuan ere
> kasu berezi asko ezberdin daude omen daude: Ameriketako ez dakit zein
> estatutako gurasoek umea beste estatu edo herrialde baten edukitzea
> eta gurasoenak ume horri nazionalitaterik ez ematea...e.a. lluze bat.
> Mundu oso bat mundu txiki aldrebes eta askotan petral honetarako...
>  Ez dakit kontua argitu ala ilundu egin dizuedan
>
> BegoƱa Azpiri Eguren
> itzultzaile...@eibar.net  / egoibarra...@eibar.net
>   tel.: + 34 943708421 / 23
>
> Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
> Untzaga plaza, z/g
> 20600 Eibar
> www.egoibarra.com
>
>
>  ------------------------------
> *De:* Elena Laka [mailto:burdinatepl...@hotmail.com]
> *Enviado el:* osteguna, 2014.eko urtarrilak 23 11:24
> *Para:* Eibartarrak zerrenda
> *Asunto:* Re: [eibar] Eibarrek 27.513 biztanle ditu
>
>
>
>  *From:* Luistxo Fernandez <lfernan...@codesyntax.com>
> *Sent:* Thursday, January 23, 2014 9:21 AM
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> *Subject:* Re: [eibar] Eibarrek 27.513 biztanle ditu
>
>
>
>
> 2014/1/22 Oier Araolaza eta Luistxok:
>
>>
>>
>> Marokiar kopuruak (671) harritu nau ni. Kopuru handia da. Etorkinen
>> artean hirutik bat marokiarra da.
>>
>
>
>
> Sahararrik ere egon behar da ezta?. Marokorrak ote? apatrida hori
> sahararra ote?
>
> Sahararrek, nik ikusi ditudanak behintzat, nazionalitate marokiarra dute.
>
> Udalean apatrida moduan dagoenak ere izango du nazionalitateren bat,
> harritzen nau apatrida izatea (errefuxiatu moduan egongo da?), izango da
> udalean ez duela pasaportea aurkeztu.
>
>
>
>>
>> Zalantza. Etorkinen estatistika hauetan bakarrik jatorrizko herrialdearen
>> nazionalitatea dutenak agertzen dira? Guraso etorkinetatik Eibarren
>> jaiotako umeak adibidez, nazionalitate bikoitza duten kasuan, hor ageri
>> dira?
>> oier.
>>
>>
> Galdera ona. Udaleko lurkerrik badabil hemendik ezta? Bego Ibarra be
> inguruotan dabilela uste dot, eta Egoibarra.com-ek atera ditu datuok.
>
> Guraso etorkinetatik jaiotako umeek gurasoen nazionalitatea hartzen dute
> (odolaren zuzenbidea). Jatorriz espainiar izan daitezke bakarrik
> atzerritarren seme-alabak, baldin eta euren gurasoetako bat Espainian
> jaiotakoa bada.
>
> Eibarren jaiotako ume marokiarra, marokiarra da bere gurasoak handik
> etorritakoak badira.
>
> Gero Eibarren bizi diren marokiar asko gaur egun espainolak dira (horrek
> ez dira estatistika honetan agertuko). Behin 10 urte bizi izanda Espainian,
> eta erakutsita ondo portatzen direla eta estatuarekiko atxekimendua
> daukatela, nazionalitatea eska dezakete, eta normalean eman egiten diete.
> Horren ondorioz, euren seme-alabak ere nazionalitatez aldatzen dute.
> Kasu horietan marokiar nazionalitatekoak izateari uzten diote, eta
> Espainiakoa hartu.
>
> Europar Batasuneko pasaporte gorria eskuratzeak afrikar bati ematen dion
> pozaz post bat idatzi nuen prehistorian blogean
> http://eibar.org/blogak/elena/gorria.
>
> Elna
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to