Ba bai, horrela da bai.

Eneko Astigarraga<eastigarr...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko martxoak 2 09:20):

> Gaur karrera eibarren, aparkatu ezinik nabil, baina zertaz doan ondo jakin
> gabe, aurrekoan etakitto-n ikusi nuen guttuna, gaur albistea DV-n, gogoratu
> dut
>
> Debabarrena eta Deporrek duten txirrindularitza taldea kexati dabil azken
> boladan, Diputazioak diskriminatu egiten omen duelako
>
> Maila berdinean dabilen talde bati Aldundiak 180.000 euro ematen dizkiola
> "Gipuzkoa" publizitatea eramateagatik, eta beste guztien artean - Eibarko
> deporrekoa tartean  -  30.000 euro banatu behar dituztela.
>
> Eta kitto-n:
> http://www.etakitto.com/docs/aldizkariak/878-alea.pdf (3. orrialdea)
>
> *KEZKA TXIRRINDULARI TALDEAREN INGURUAN*
> *1995. urteaz geroztik egiten dihardugun moduan, aurten ere zuekin
> harremanetan jartzen gara gure txirrindulari taldeen jardueren berri
> emateko. Gure taldeak azaroaren amaieran aurkezten bagenituen ere, iaz
> epeak agortu arte itxaron behar izan genuen, emakumezkoen taldea desagertu
> ez zedin soluzioren bat aurkitu arte, eta aurten egoera berean gaude
> gizonezkoen taldearekin.*
>
> *Zalantza askorekin eta Eibarko Klub Deportiboan dokumentazioa aurkezteko
> epea amaituta ekingo diogu denboraldiari, baina talde amateurra (Elite-23
> azpikoak) izango den ala ez jakin barik. *
> *Beste behin ere, Gipuzkoako Diputazioaren diru-laguntzen sistema
> piramidalak konpetentzia desleiala eragin du kategoria bereko taldeen
> artean, eta irabazi asmorik gabeko klubak ito egiten ditu.*
>
> *Piramidearen gailurrean Oreki Fundazio kulturalak aukeratutako taldea
> egongo da; jasotzenzuten laguntza desagertu ondoren (Gipuzkoako
> Diputazioarena) GIPUZKOA izena hartuko duen taldearen laguntza osoa hartuko
> du bere gain. Hitzarmenaren arabera Orekik jasotzen dituen*
>
> Erlazionatuta DV-n gaur
>
> http://www.diariovasco.com/v/20140302/bajo-deba/eibar-comienza-temporada-desventaja-20140302.html
>
> horrela da hau?
>
> Eneko
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to