Kaixo:

Aldaketa batzuk egin ditut gaur Eibar.ORGen:

- Plataforma teknologikoa eguneratu azken bertsio egonkorrera, Plone 4.3.2ra
- Editorea eguneratu dut, azken arazoak konpontzeko.
- Artikulu zaharren erantzunen egileak errekuperatu ditut: artikulu zahar
askotan erantzunaren egilea "Anonymous" bezala agertzen zen. Datuak hor
zeuden baina ez ziren ondo erakusten, bada orain guztiak ikusiko dira.

Inork arazorik badu edo zerbait arraroa ikusten badu esan mesedez. Badakit
Internet Exploreren bertsio zaharrekin editoreak arazoak ematen dituela...
Momentuz ez dugu soluzio onik topatu, baina bila jarraitzen dugu.


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to