Lehengo baten Ipuruan egon zan partidua ikusten...

Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 16 16:00):

> Amets Arzallus, bertsolarien txapeldunak gure herriari:
>
> http://www.argia.com/argia-astekaria/2415/eibar
>
> Motiboa, foballa. Dena ezin leike.
>
> "Eibar ertzetik pasatzean, Ermua ikustean, edo inoiz Soraluzera
> iritsitakoan, begiratu ito bat bota izan diet beti herriei, eta pentsatu
> eguzkiak okerka sartu beharko duela han, argitzekotan. Ez dakit bi
> irribarre herrenka kabitzen diren kalean. Baina bi errezildar ba omen
> zihoazen Pariserako trenean, paisaiaren zabalari begira, okotzak leihoan,
> harriturik, eta batek besteari esan: “Hi, Plaentxi egin zianak ez zian
> jakingo hau hemen zegoanik!”.
>
> Aitari umetan entzun nion errezildarrak ostikoketan onak zirela, futbolean
> eta bestean. Ez dakit eibartarrak beste horretan zer moduzkoak diren, baina
> futbolean ari dira zerbait erakusten.
>
> Xoxak ongi kontaturik, eta paisaiaren itoa joko estilo bihurturik,
> balentriaren zorian dira. Jekerik eta txekerik gabe. Estadio faraonikorik
> gabe. Bestela. Armak bizikleta bihurtu zituen herriak bere berdegune
> apurrean lanari ohore egiten segitzen du. Denak errezildarrak ez baldin
> badira ere hartuko nuke poz ederra lortuko balute."
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to