Lehen pasatu dudan futboleko linka, El Paisekoa. http://deportes.elpais.com/deportes/2014/05/31/actualidad/1401559018_143911.html
Kuriosoa benetan. Kazetariak argudiatzen du futbol taldearen izena dela Eibar, tilde barik, baina herriari Éibar esaten dio (Bizkaia ere idazten du, ez Vizcaya). Eta... hala ote? ofizialki zein izen du herriak? ez da aldatu akaso? Duela urte batzuk espainolez errazago ebitatzen ziren azentuak letra larrien gainean, baina izatez, normatiboa da, eta gaur egunean (esango nuke), gaztelania zuzenean hala gehiago ikusten dira. Orduan, gure herriaren izen ofiziala... igual Éibar zen 20. mendean zehar, baina gero, ba, ez da aldatu ze idatzita ikusirik, denok Eibar ikusten genuen normalean, espainolez zein euskaraz aldaketa barik. Inork badaki? Beste datu bitxi bat kazetariaren prosan: "el río Deva hidrata una tierra de color verde intenso" !!! Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.