Eskerrik asko Eli!

Ez, ez dut paperezko egunkaririk irakurtzen normalean, eta gainera, albiste
interesgarrienak eibartarrak zerrendan azaltzen dira. ;-)

Asteburuan joan nahi nuen baina ez dut lortu, ea hurrengoan. Ona
Lertxundiren zutabea, are gehiago zarauztar batek egindakoa izanda!

Gari




2014-07-05 11:14 GMT+02:00 eli laztanguren <elilaz...@gmail.com>:

> Klaro, ez dugu BERRIA irakurtzen, eta gero ez gara enteratzen! ;-)
>
> Elkarrizketa egin nion Roncori duela pare bat aste. .eus aldaketarekin,
> akatsa ematen du estekak. Aurkitzen badut link on bat pasako dizuet. Roncok
> zioen Eibarren ia inori ez diola esan erakusketa duela, frikitzat har ez
> dezaten.
>
> Anjel Lertxundik ere idatzi zuen erakusketaz:
> http://www.berria.eus/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=begirada_gara&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments
>
>
>
>
> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> uztailak 5 10:41):
>
>> Adi Eibarzaleok!
>>
>> Oraintxe enteratu naiz Zarauzko photomuseumean Jose Roncoren erakusketa
>> dagoela uztailak 13 arte, "Una memoria poética de los lugares" omen du
>> izena erakusketak, eta Eibarko paisajeak nagusi dira.
>>
>> Jose Ronco da Eibarko eraikin industrial zaharren edertasuna aurkitzea
>> lortu duen argazkilaria.
>>
>> Nik beti esaten dut Zarautz polita dela esaten dutenek ez dutela paseatu
>> Eroski inguruko industrialdean. Badute zer ikasi erakusketa horretan!
>>
>> Gari
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to