ongi etorri, Xabier!

Martxa honetan, eibarnauta gehienak errebalekoak izango zarete... (eta
errealekoak)  ;-)

a.


Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 15 10:08):
> Zerrendakide berria daukagu, Xabier Etxaniz Rojo. Gainera bazkide bihurtu
> nahi du bloga edukitzeko. Moldatuko dugu hori. Ongi etorri Xabier, idazteko,
> honaxe --> eibartarrak@postaria.com
>
> L.
>
>
>
> E-postaxabietxaniz@gmail.comAurkezpena
> Kaixo:
>
> Xabier Etxaniz Rojo naiz eta blog bat zabaldu nahi nuke zuen komunitatean.
>
> Luistxok esan dit aurkezpen "ofiziala" egin behar dudala zerrenda honetan
> baina ekitaldi ofizialetan oso iaioa ez naizenez, ahalik eta azkarren egiten
> saiatuko naiz.
>
> Donostiarra. Trintxerpetarra. Idazlea. AEK-ko beteranoa. Zutabegilea.
> Errealzalea. Pipa erretzailea. Aita (biologikoa zein adopzio bidez). Elkarte
> gastronomikoan sukaldaria. Txiolaria ( @xabietxaniz ).
>
> Ordena egunaren arabera aldatzen dut.
>
> Eta onartzen banauzue, eibarespazioko biztanlea ere izango naiz.
>
> Eta kitto. Esango didazue EIBAR.ORG-en bazkidetza nola egin.
>
> Xabier Etxaniz Rojo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to