Eskerrik asko Kalamuako Parlamentuko galderak Tribual jokora adaptatzen lan egin duzuen boluntarioei: Bertoko, Ane Sarasketa, Ogrosabel, Marijo Deogracias.
Batzuen eta besteenekin, 1300 bat galdera moldatuta, eta oraindik geratzen da lana 1500 arte (egingo ditugu, oraingoz ditugunekin nahikoa) Halanda be, oraindik ez dakit ba, urriaren 18rako (Eibar-org-eko blogen egunerako) prest egongo den Tribualen jokatzeko moduan aukera hau, Kalamuako bertsio digital-mugikor hau. Moldaketa tekniko batzuk eta galdera bisualak eta linguistikoak sartzeko aukera... tira, saiatuko gara. Edozein modutan, **NOBEDADEA**, gaur Tribual eguneratu dugu, eta "Tribuak" jarri ditugu bertan. Literatura tribua, Geografia, Matematikak... Probatu, eta ulertuko duzue zer izango den "Eibarko Tribua" (eta zer izan daitekeen beste herri batzuetakoa, inor animatuz gero, komunikatu). Informazio apur bat Sustatun http://sustatu.eus/codesyntax/1412849479 Tribual instalatzeko, Android gailu batean sartu Google Play-ra eta bilatu Tribual edo link honetan: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual Eskerrik asko berriz ere boluntarioei Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.