Ezin izan juat basarri izenan aztarren garbirik jaso. Iñaki Alberdi Etakittoko presidente ohia eta Eskola Armerixako maixu izandakuakin egon nitzuan atzo illuntzian. Bertan jaixotakua dok bera. Indianokuan administradoria bizi izan zala hor eta izenan barri "Panaderokua" edo "Labaderokua" edo halako zeozer esaten zetsela kale-basarrixari. Azkenian aztarren garbirik ez. Heraclio Echeverria zala jabia eta haren ondorengo Iraolagoitia medikua, bera mutikotan Iraolagoitia medikuagana
juaten zala aldiro errentia pagatzera.

Serafin

09/12/2014 21:50(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:


Oier Gorosabel Larrañaga<txikill...@eibar.org <mailto:txikill...@eibar.org>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 8 19:16):

    Ba ete daki iñok zein zan kale-basarri honen izena? (Aldatze
    barrenian):
    http://www.argazkiak.org/photo/aldatze-1997/
    Nunbaitten irakorri dotela esango neuke, baiña liburuak ez dakadaz
    eskura eta...


Ez juat izenik gogoratzen.

XXI. mende hasieran bota zeben. Azkenengo urtietan itxitta egon zan, baina XX. mende amaieran Euxebio eta Inazio (oker ez banago) anaiak bizi ziran bertan. Konejuak eta ahuntzak eukitzen zittuen; tarteka ardiren bat be bai, oker ez banago. Ortu eta zelai txiki bat zeken basarri albuan, trenbide kontra.

Lehenago, gitxienez XX. mende hasieran (eta seguru asko lehenago), Ariatzako Indianokua jauregiko lorazain eta zerbitzarixen etxia izandakua. Izan be, Indianokua jauregixan lurrak ardantzaraino heltzen ziran, Ego errekian iparraldeko erriberan zihar. Hori guztiori ortuak eta frutarbolak ziran (http://egoibarra.com/eu/argazkiak/historia/hist16.jpg/image_large); zerbitzari eta lorazainak Aldatzeko/Ardantzako kale-basarri txiki honetan bizi ei ziran. XX. mendian zihar, trenbidiak eta Sanjuan kaliak lurrak jan zetsazen Indianokuari; eta jauregixa be desagertu zan gero, 1955 inguruan.

Ardantzako etxe txiki horren albuan beste 2 kale-basarri be egon ziran, itxuria. Gure sasoirako, Triplexen tailarrak janda bixak. Euretako bata, haundixena, Pantaleonenekua zan (jatorriz Ardantza basarrixa); Aldatze hasierako beste kale-basarri txiki horren izenik, ostera, ez dot gogoratzen.

Berez Aldatze kale hasieran zeguan, baina esango neuke Ardantza 18 zala (edo); Ardantza bai, behintzat.

a.






-- ***
    Oier Gorosabel Larrañaga
    http://www.abante.eus


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
    eibartarrak-requ...@postaria.com
    <mailto:eibartarrak-requ...@postaria.com>
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to