Zuzen nenbilen. Gune produktiboen jeitsiera nabarmena alor guztietan:

- Industria eta energia: 2008an 260, 2013an 188. Lehen baino 72
establezimendu gutxiago.
- Merkataritza, garraioa, ostalaritza, informazioa eta komunikazioa:
2008an 944, 2013an 800. Lehen baino 144 establezimendu gutxiago. Hau
da albistean aipatutakoa baina hor ez dira sartzen denda minoristak
bakarrik. 5 urte horietan izandako galera 73koa izan da: 2013an
Eibarren 2008an baino 73 denda gutxiago genituen.
- Eraikuntza: 2008an 253, 2013an 187. Lehen baino 66 establezimendu gutxiago.
- Beste zerbitzuak: 2008an 920, 2013an 774. Lehen baino 146
establezimendu gutxiago.

Guztira, 428 gune produktibo gutxiago dauzkagu orain, duela 5 urteko
datuekin alderatuta. Horren ondorioz, langabezia-zerrendan dauden
eibartar kopuruak gora egin du nabarmen, eta orain 2.269 lagun daude
langabezian gure herrian.

Herrian 8.176 lanpostu daude (2013ko datua). 1998tik kopurua
gora-behera ibili eta gero (8.900-9.400), errekor okerrenak
erregistratu dira 2010etik hona, urtetik urtera okerrera eginez.
Eboluzio hori hartzen badugu (1998-2010), ikusten dugu bailarak hobera
egin duen arren, behera egin duela Eibarrek.

Datu horiekin batera aztertu behar dira gainontzekoak. Eibarko
ekonomian balio erantsiaren %28,6 sortzen zuen industriak duela 14
urte, eta %19,3 sortzen zuen 2010ean. Barne Produktu Gordina herrian
eta inguruan zenbat hazi den konparatzen badugu, 1996tik 2000. urtera
hazkundea %26 ingurukoa izan zen... eta inguruetan %36tik gorakoa izan
zen. Alegia, hazkunde-garaian, gure inguruarekiko konparazioz, pobretu
egin gara Eibarren.

Eta hori agerian geratzen da biztanleko BPG ikusita. 2010eko datuetan,
inguruko bataz bestekoarekin alderatuta, eibartarrok gutxi irabazten
dugu. Debabarrenean baino 3.787 euro gutxiago, Gipuzkoan baino 5.794
euro gutxiago eta EAEn baino 5.414 euro gutxiago.

Datuak eta horien eboluzioa ikusita, uste dut ezin daitekeela
ondorioztatu, beste barik, krisiaren eragin latza jasaten ari garenik.
Eibarko egoera sozio-ekonomikoaren arazoa estrukturala da eta krisiak
arazoa areagotu eta bistaratu besterik ez du egin.

josu.

Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko abenduak 22 00:57):
> Lehen bedetatzirehun eta piko baziren orain zortzirehun eta piko, alegia,
> lehen baino 144 establezimendu gutxiago. Hala dala usteot. Beittukot
>
> Enviado desde mi iPhone
>
> El 21/12/2014, a las 21:20, leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>
> escribió:
>
> Ez ez dira ehun gehixago. Ez da holan, guztiak e zdiralako batera egon
> zabalik. 144 itxi badira, 144 dira. Zifra absolutua da. Eta itxiko diranak!
> Enprendizaje politika faltsu eta hutsarekin.
>
> leire
>
> Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> abenduak 21 19:39):
>>
>> Buruz nabil. Uste dot 5 urtean 144
>> zerbitzu/ostalaritza/denda-establezimendu gutxiago. 100 berri sortu badira,
>> 244 itxi. Eta berdin 1998-2015ko jeitsiera, %27.
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>> El 21/12/2014, a las 16:30, Eneko Astigarraga
>> <eastigarr...@codesyntax.com> escribió:
>>
>>
>>
>> 2014-12-21 14:51 GMT+01:00 Asier Sarasua <asara...@gmail.com>:
>>>
>>> ba, horixe, guztiok kalian igarri doguna, numerotan:
>>>
>>>
>>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/12/21/vecinos/debabarrena/eibar-ha-perdido-144-establecimientos-comerciales-en-5-anos
>>>
>>> (egixa esateko, artikulu horretan izenburuak eta testuak ez dake
>>> zerikusirik)
>>
>>
>> Zalantza bat: zabaldu direnak kontutan izanda ala izan gabe?
>> Hau da, - 144 zenbaki hori,  itxi eta zabaldu dutenen arteko balantzea da,
>> ala bakarrik itxi dituztenen kopurua, kontutan izan gabe epe berdinean
>> zabadu direnak?
>>
>> Honekin lotuta, lehen egunean Plan Estrategikoko bilera batean esan zuten
>> Eibarren PERCO, Plan Especial de Revitalización Comercial edo Merkaritza
>> Indartzeko Plan Berezia, berria onartu duela Eusko Jaurlaritzak eta Ikei
>> aholkularitzak eramango duela aurrera.
>>
>> eneko
>>
>>
>>>
>>>
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to