Eskerrikasko Gari.
Saiatuko naiz, hori baietz! Eta gero kontaukotsut.
Gaiñera, emoten dau sistema honek beste TB programak-eta deskargatzeko aukeria emoten dabela, ezta? "Azpimarra" saiuak gustora gordeko neukez, adibidez.
O.

17/01/2015 12:00(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com(e)k idatzi zuen:
Date: Sat, 17 Jan 2015 08:13:21 +0100 From: Gari Araolaza <g...@eibar.org> To: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com> Subject: Re: [eibar] EITB-ko pelikulak Message-ID: <CAJzGTZRq+8x4rv6+=ah4v-ivyntct+zpknkwdodnkofy2uv...@mail.gmail.com> Content-Type: text/plain; charset="utf-8" Egun on! Arrazoia Oier. EITBko webguneko pelikula eta programa luzeekin problema asko egoten dira. Informatiboetako bideo motz bat ondo, baina ordubeteko programa edo pelikula oso bat bada, sarritan mozten da, ordenagailua blokeatu eta denetik. Ni nazkatu naiz eta aspaldidanik EITBko pelikula eta programa luzeak deskargatu egiten ditut ikusi aurretik. Horretarako jarraitu pauso hauek: 1- Joan bideoa ikustera. Hau da, bideoa ikusten hasi. 2- Gelditu bideoa 3- Bideoaren azpiko aldean tresna-barra bat dago, hainbat aukerekin: Bihotz bat, play botoia, bolumena, pantaila osoan ikusteko, eta azkena: konpartitzeko botoia, kate batzuen formarekin. Konpartitzeko botoi horretan (kateen irudia daukana, azkena dagoena), klik egin. 4- BIDEOA PARTEKATU jartzen duen leihotxoan, "Esteka" hori kopiatu. 5- Joan http://www.descargavideos.tv/ webgunera. Hortxe pegatu EITBko lotura hura. 6- Jarraitu hango instrukzioak. Descargavideos.tv hau erabiltzen duzuen lehenengo aldian instalazio bat edo beste egin beharko duzue. Nik Ubuntu daukat eta beharrezko programa aspaldi instalatuta, beraz ez dut deskargatzeko arazorik izaten, baina Windows batean zerbait instalatu beharko duzue. Ziurrenez 6. pausora iritsi, programa instalatu eta berriz itzuli beharko duzue 1. pausora, baina hau lehenengo egunean bakarrik izango da, handik aurrera zuzenean egin ahal izango duzue. Merezi du beraz. Animo eta kontatu nola joan zaizuen. Gari 2015-01-16 21:03 GMT+01:00 Oier Gorosabel Larrañaga <txikill...@eibar.org>:
>Aupa,
>Azpitituluen zerrendan zinemazale asko dago baiña enaiz atrebitzen han
>galdetzen, administratzaillian furrustadia jasotzeko bidurrez (off topic).
>Guk TB-rik ez dakagu, baiña astero pelikula bat ikusten dogu. Meza santua
>baiño sakratuagua da hori, gure etxian.
>Oin dala 3 bat urte EITB-ko webgunekuak ikusten hasi giñan:
>http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema-euskaraz/
>Baiña nazkauta amaittu genduan: pelikula pillo batekin ikusten hasi, eta
>45 minutura-edo blokeatzen ziran, eta ezin desataskau. Dozenerdi bat
>pelikula dakagu halan, erdi ikusi eta amaittu barik. Eta hori baiño
>gehixago joditzen nabenik... (eta andriari gehixago).
>Juan dan astian, ordenadore barrixakin, barriro saiatu giñan. "Frio sol de
>invierno" (2004) ikusten hasi... eta bardin. 40garren minututik ezin pasau.
>Ze kristongaittik izan leike? Gure arazua da bakarrik? Beste iñori pasatze
>ete jako?
>
>--
>***
>Oier Gorosabel Larrañaga
>http://www.abante.eus


--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to