Polemikan hasi dira Twitterren Eneko Andueza zinegotzi sozialista eta
Podemoseko Bollain (gure zerrendakide berriena)
https://twitter.com/luistxo/status/558653573765292033

Itxura batean, Diputazioaren azpiegitura-inbertsio faltarekin lotu du
nolabait gertatua Anduezak.

Ez dakit nik azpiegitura-zaintza desegokiarekin erlazioa izan duen gaurko
honek. Baina jakin badakit, kasu batena, Eibarko bariantearen
azpiegitura-lanak gaizki egin izanaren ondorioz gertatutako istripu batena.

Hain zuzen ere, duela 20 bat urte Bariantetik Estaziño kalerako
ranpa-sarrera eraiki zenean, inauguratu egin zen tramo hura, Estaziño
parean semaforoak jarri aurretik. Hau literala da. Semaforo posteak bai,
baina ez zeuden martxan.

Gure aita zena txikiteoko rutan zegoen toki hura, eta errepide zabaldu
berriari erreparatu barik gurutzatu zuen hor inguruan kalea, eta goitik
bariantetik zetorren kotxe batek harrapatu zuen. 70/71 urte zituen eta
bastante kolpea izan zen.

Semafororik egon balitz, aitak kalea ardura falta berarekin igaroko zuen,
ez dakit. Baina kontua da oinezkoentzako semafororik ez zegoela, eta aldapa
horretatik behera kotxeak zetozela zetozen moduan, eta horrela inauguratu
zela hosi sinesteko zaila bada ere.

Gutuna sartu nuen udaletxean, ea argitzen zidaten noren ardura zen,
errepideena eta hortaz Diputazioarena, edo Udalarena. Ez dakit alkate edo
zinegotziren batengana zuzendua sartu nuen eskaera, baina orduan, eskabide
hauek udaltzainen lehiatilatik joaten ziren. Eta handitxik sartu nuen.
Erantzuna ez zen iritsi zinegotziarena, baizik eta Udaltzainburuarena: Jose
Miguel Callek interzeptatu egiten zituen lehiatila hartatik sartutakoak,
eta ez bazen komeni gorago iristea, ba ez zuen herritarraren eskabidea gora
bideratzen. Gure kasuan ez genuen zinegotzi-erantzunik jaso, baizik eta
Calleren esku-garbitzea.

Enfin, Arartekoaren bidez ere saiatu nintzen (Juan San Martin orduko
hartan), eta horrek ere ez zuen ezertarako eman.

Aita sendatu zen, ez aurreko egoerara bezala, eta harrapatu zuen kotxearen
aseguruak ordaindu zuen zerbait: ez ostera juizioaren amenazua egin baino
lehen.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to