A, eta ni be konforme, honek bere mitua indartu baiño ez dau egitten!
Beraik nahi ei dabenaren kontrakua!

lna

leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko otsailak 16 12:14):

> Elkarrizketa mikro pastilla hórretan emotia absurdua da. Batez be, aurreko
> egunia bi pastillatxo irratixan emon zebenian!
>
> Ez dakitt zegaittik egitten detsan uko bidioz agertziari. Igual bere
> irudirik ez izateko, eta badazpada, hain luzaruan iheslarixa izandakuak
> eukiko dittu erreparuak eta paranoiak. Askotan justifikauak, gaiñera!
>
> Bestetik, etortziana uste dot arazo legala dala. Ez dala fiatzen. Espaiñar
> estatua zapaldu bezin laster ez leuke atxilotuko poliziak, beste kasu
> batzuetan moduan? Bai. Eta horregattik uste dot ez dala etortzen, ez
> dabelako prantze horretatik pasatu nahi. Eta bizi dan tokixan bizimoduan
> eginda dakalako (famelixia be ba ei daka).
>
> leire n, Sarriren fana
>
> Eneko Astigarraga<eastigarr...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko otsailak 16 11:23):
>
>
>>
>> 2015-02-14 11:04 GMT+01:00 ander <an...@eibar.org>:
>>
>>>  Ya ez dala argazkian agertzen dan gazte irrfartsua eta burusoil eta
>>> tripa dakala??
>>>
>>
>> Joseba Sarrionandiarekin bideoa grabatu eta bidaltzea adostuta zeukala
>> entzun nion ostiralean Hasier Etxeberriari irratian, baina joe Sarrik
>> "hutsegin"  eta bakarrik audioa bidali duela!!
>>
>> eneko
>>
>>
>>> Ander Arroita
>>>
>>> 16/02/2015 8:35(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Larunbatean Hasier Etxeberrian programa ikusi nuen, Joseba
>>> Sarrionandiaren elkarrizketa dela eta.
>>>
>>>  Sarriren mobida guzti hau absurdo bat iruditzen zait. Ustez berak ez
>>> du mitifikazio honekin jarraitu nahi, dagoen tokian lasai egon nahi du,
>>> idatzi eta irakurtzen, baina telebistarako elkarrizketa normal bat eman
>>> beharrean, audio bidezko elkarrizketa bat ematen du, aurrez idatzitako
>>> erantzunak mp3 batean irakurriz. Hori dela eta Hasierren programan
>>> elkarrizketa atalka eman beharra dute (sic), eta 5 programaz luzatuko omen
>>> da, halabeharrez (ejem...), 15 minutuko elkarrizketa bat 3 minutuko
>>> pastillatan emango omen digute.
>>>
>>>  Hasierri ostiraleko elkarrizketa batean entzun nion Sarri berak ez
>>> duela nahiko mitifikatzen jarraitzea, baina planteamentu honekin horixe
>>> gertatuko da hain justu.
>>>
>>>  Ustez MUko EKT masterrean hitzaldia eman behar zuen, baina hor ere
>>> ezetz, "ezin" dela etorri.
>>>
>>>  Bestetik. gurasoak eta lagunak faltan botatzen omen ditu. Ba... lege
>>> aldetik arazorik ez badago, zergatik ez du egoera normaltzen eta listo?
>>> Hilabetean medioek kaparrada emango diote, baina hortik aurrera Anjel
>>> Lertxundi, Saizarbitoria edo Itxaro Borda bezain ezezagun bihurtuko da.
>>>
>>>  Ez dakit ba. Ez dakigun zerbait eskapatzen zaigu edo guzti honek ez du
>>> zentzurik.
>>>
>>>  Gari
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to