Euskadi Irratian 7,55etako Arantxa Iturberen komentarioa kendu zutenean eta 
irratinobela bat ipini behar zutela iragarri, pentsatu nuen, “bua, zelako 
txorrada, zeini bururatzen jako ordu honetan irrati nobela bat”.

Eta orain engantxatuta nago. Dutxan entzuten dot. Laburregi egitten jata. Baina 
igual luzeagoa, lar aspertxo.

Friboloa da, arina da, eta eguneroko bizitza ere bai. Gaur eguneko gizartearen 
gai asko ikutzen ditu, arin - serio.

Eskertzen dot Eibarko euskara, ez dakit zer pentsatuko duten hiriburuzentristek.

Erderazko esaldiak, bai, igual sobran (ez dagoz azken aldian gehiago?). Baina, 
daitort, “ze idiota” esaten dabenean, gustatzen jata, ez galdetu zergattik. 

Elna

From: leire narbaiza arizmendi 
Sent: Friday, April 24, 2015 12:10 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] Jon eta Jone

Egunero, astegunetan, zortirak aurretik Euskadi irratian Jon eta Jone mikro 
saiua emoten dabe. Oin 10 urte emoten zebenen segidia da. Edu Lartzangurenen 
alkarrizketia haen 
http://www.berria.eus/paperekoa/2208/028/002/2015-02-04/irratisail_politikoki_ez_zuzena_egin_nahi_dut.htm


Bi esatarik egiten dittue aktore lanak. Mutilla ez dakitt nor dan, baiña neskia 
Lierni Ibargutxi eibartarra da, gutako askoren ezaguna. Kontua da Jonek 
(Liernik) eibarko eskeran egitten dabela, politto. Oso egoki ikusten dot. Baiña 
harrittuta laga nau erderazko zenbat berba sartzen dittuan premiña barik, 
mutillak baiño gehixago: "emon pikito", "ze idiota". Batzuetan esaldi osua be 
bai erdera hutsian.


Uste dot hori zaindu biharrekua dala! 


leire n 



--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to